
Sign up to save your podcasts
Or


Donostiako Tabakalerak ikus-entzunezkoen sormen laborategi bat hartuko du urtea hastearekin bat. Besteak beste, horren beharra dagoela somatu dute gogoeta baten ondoren Amaia Pavon Mondragon Unibertsitateko ikerlariak gidatu duen taldeak. Euskarazko ikus-entzunezkoen sektorea berritzaileago eta sortzaileago izateko gogoeta da egindakoa. Kanpoan egiten dena ezagutzeak garrantzia handia du Pavonen aburuz. Ohiko ikus-entzunezkoen eremutik kanpo egiten dena hauspotzeko beharra ere nabaritu dute sektoreko profesionalek.
Ekonomia sozial eraldatzailean oinarrituta, Izarkom kooperatiba sortu dute. Gari Garaialdek kontatu digunez, Euskal Herria osoan telefonia mugikorra, finkoa eta Internet zerbitzuak eskaintzen hasiko dira. Produktu komertzial gisa saldu ordez, eskubide gisa ulertzen dute Izarkomen komunikazioa. Tokian tokiko eragileekin hartu-eman handia izan nahi dute.
Ordiziako azoka oinarri hartuta tokiko eta sasoiko produktuez aritu da Lierni Elortza. Azokan zebiltzanek diotenez, prestatutako jakietara jotzen da errez eta azokako barazki freskoek jai dute. Arkumeari dagokionez ere, momentu ezin egokiagoa da San Jose inguru hori bitarte eta ez dela garai batean bezain preziatua. Prezioa igo da 4,85/k. bizirik pisatuta. Gauza bertsua esan daiteke apaingarriei dagokionez. Inoiz ez bezala atzo ez baizen izei bakar bat ere ikusi.
Kalera Kalera ha convocado movilizaciones bajo el lema “Denak Gurekin! Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera” entre los días 23 y 31. Marchas que recorrerán las cárceles de HEH. Antton López, portavoz de Kalera Kalera, ha explicado en Kale Gorrian que ante la situación que viven los presos políticos vascos “lo importante es llegar a acuerdos multilaterales” en Euskal Herria.
Albano Dante Fachin, ex-secretario de Podemos en Catalunya, tiene claro que votar a una fuerza independentista es la forma de frenar al autoritarismo del estado español. Así lo hará en la jornada electoral de hoy, y según ha afirmado en Kale Gorrian “mucha gente que no se ha sentido identificada durante muchos años con la idea de una Catalunya independiente hoy votará partidos independentistas”. La razón, o una de las razones, es el 1 de Octubre, “lo cambió absolutamente todo”, afirma Dante Fachin.
Lectura critica diaria de la prensa estatal con el periodista Martin Garitano.
Kafe Bar Bilbaok antolatuta eta Tartean teatroak lagunduta, 'Kafe Bar Bilbao' Teatro Laburreko Gidoien Saria egingo da beste urte batez. Hilaren 31 aurretik aurkez daitezke antzezlanen gidoia. Mikel Martinez aktoreak azaldu digunez, formato txikira egokitutako antzezlanak laguntzea dute xede. Euskarazko eta gaztelerazko antzezlanentzat egongo da sari bana.
Urte berriari ongi etorria emateko galduta dagoen erritu bat ekarri digu Joseba Aurkenerenak. Urtezaharreko gauerdian herriko iturrietatik ura hartu eta etxez-etxe banatzen zieten ur berria. Urteko lehen ura sendatzailea eta berritzailea zela uste zen. Urte berriko alde txarrak uxatzeko balio zuela ur berriak sinisten zuten. Egun Burundako Urdiainen eusten diote soilik ohiturari.
Familiarekin eta ingurukoekin egoteko datak datoz. Baina, maite dugun pertsona hiltzen zaigunean egun sentiberak bilakatzen dira. Nolakoa izan behar du doluak egun hauetan? Zein jarrera izan behar dugu doluan dagoenarekin? Nola hitz egin gaztetxoekin? Noiz dakigu dolua pasatzen ari dela? Noiz da kaltegarria? Galdera hauek eta askoz gehiago erantzun dizkigu Aingeru Oiartzabal psikologoak.
Lakuako Gobernuak enkargatuta, Paco Etxeberria buru duen ikerketa taldeak torturaren inguruan egin duen txostenari buruz jardun dira Mertxe Aizpurua eta Sonia Gonzalez. PSE txostenarekin kritiko agertu izana, torturan duen 'erantzukizunarekin' lotu dute. Edonola ere, txostena egin bai, baina txosten horrekin' zer egiten den dela gako nagusia' uste dute. Torturaz gain, Katalunian bihar izango diren hauteskundeez jardun dute.