
Sign up to save your podcasts
Or


Aitzin-aitzinetik gizatalde ezberdinek euren egutegiak egiteko zeruko astroak hartu zituzten erreferentzia gisa, eta beraien mugimenduan oinarriturik, beren denbora eta eguraldi neurketak atera zituzten. Batzuk eguzkiaren mugimenduaz baliatu ziren, besteak, berriz, ilargiarenaz. Azkenekoen artean gure arbaso zaharrak, garai bateko euskaldunak.
Erandioko Kalezulo gaztetxea noiz desalojatuko duten zain daude bertakoak. Pasaden astean hustu egin zuten Anek azaldu digunez. Sentsazio gazi-gozoak nagusitu ziren. Eraikina okupatu zutenetik sei urte pasa dira eta urte guzti hauetan gaztetxea herritarrentzat tresna oso baliagarria izan dela uste du Anek.
En la tertulia de Kale Gorrian hemos contado hoy con la presencia de Irantzu Varela y Guillermo Paniagua. Hemos empezado valorando la información que esta mañana señalaba que JxCAT y ERC han logrado un acuerdo para investir a Puigdemont. Hemos seguido con la muerte del zornotzarra Ibon Urrengoetxea y para acabar los dos tertulianos han valorado el discurso feminista de la presentadora de televisión Oprah Winfrey.
A escasos días de la manifestación que como cada inició de año reivindicará los derechos de los presos vascos en Bilbo hemos hablado hoy con Agus Hernan portavoz del Foro Social Permanente sobre las informaciones difundidas los últimos días por este agente que trabaja para lograr la resolución del conflicto vivido durante largos años en Euskal Herria. El reto es “acordar una hoja de ruta que en unos plazos razonable permita construir la convivencia sin presos”.
'De Miguel', jeltzaleak zipriztintzen dituen ustezko ustelkeria kasuaz, larunbatean Sarek deituta Bilbon izango den manifestazioaz eta Podemos alderdiak 2019ko hauteskundeetara begira izena aldatzeko duen asmoaz hausnartu dute Igor Goikoleak eta Zigor Etxeburuak.
50 lagun Madrilen dira, Alcalá de Henareseko auzitegian, 2015eko epaiketa batean herri harresia irudikatzeagatik. Desobedientzia leporatzen diete Gasteizko Herri Harresian kartzeleratu zituztenen alde egin eta gazteriaren kriminalizazioa salatzeagatik. Gotzon Elizburu auziperatuak eman dizkigu azalpenak auzitegira sartu aurretik.
Euskal Herriko udal batek baino gehiagok frankismoak egindako krimenak argitu eta erantzukizun eske kereilak arukeztu dituzte epaitegietan, baina momentuz fruiturik ez dute eman. Josu Ibargutxi, Frankismoko Krimenen Aurkako Kereilen Euskal Plataformako kideak, susmoa du 'goitik' emandako aginduengatik ez dela ikertzen. Argi du ordea jo behar den lekura joko dela, Estrasburgoraino hala beharrez gero. Maria Servini epaile argentinarra ere aurki etorriko dela argitu du, inputatuei deklarazioa hartzeko asmotan.
La vista pública por el "Caso De Miguel» comenzó ayer en Gasteiz, con 26 personas, muchas vinculadas al PNV, en el banquillo acusadas del cobro de comisiones ilegales entre otra serie de delitos. Hemos hablado con Igor Meltxor escritor, analista político y autor, entre otros trabajos, de “Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia” sobre el "Caso de Miguel”, así como sobre la gestión del PNV.
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi zendu zela sei urte beteko dira igandean. Urtemuga horrekin bat, Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak egitarau oparoa jarriko du abian ostegun honetan. Igandean Antiguako Gaskuina plazan Txillardegiren oroimenezko horma irudia inauguratuko dute. Idazle donostiarraren gainean jardun dugu Fito Rodriguezekin.
Bart egin dute Urrezko Globoen sari banaketa AEBetan. Maialen Goñik saridunen berri emateaz gain, eraso eta jazarpen matxistaren kontra abian den 'Time's Up' kanpainaz jardun du. Atzoko sari banaketan beltzez jantzi ziren gehientsuenak eraso matxisten kontra egiteko. Bestalde, larunbata bitarte Donostian martxan den 'Dock of the Bay' musika dokumentalen jaialdia aipatu digu Goñik.