
Sign up to save your podcasts
Or


Xabier Madariaga Ur Handitan saioko aurkezleak aitortu digu motxiladun umeen inguruko saioa grabatzea “pertsonalki oso gogorra” izan dela, baita “erronka polita” ere. Madariagaren esanetan “ume askok urteak egin dituzte egoera batere aldatu ez dela ikusten eta hori oso etsigarria da”
Asteko Argazkiak atalean, Jagoba Manterolak Katalunian izan ziren hauteskundeen kanpainan Ciudadanosek eta Junts per Catalunyak alderdiek egindako mitinen alderaketa egin du. AHTk ere zer esana eman du asteon. Eraikuntza lanei ateratzen zaizkien argazkiak tunel eta zubi erraldoiak direla nagusi aipatu du. Azkenik, Ituren eta Zubietako inauteriak ate joka diren honetan, ikuslegoak errespetuz jokatu behar duela adierazi du.
Euskal presoekiko elkartasun asteburua izango da beste behin Euskal Herrian. Larunbatean Sarek Bilbon egingo duen manifestazioaren biharamunean, 'Zama doinuz arindu' ekimen musikala izango da Etxarri Aranatzen. Mikel Mundiñanok ekimenak hartu duen 'gorputza' nabarmendu digu eta egitea nahi ez luketen arren, presoak etxeratu bitartean egiten jarraituko dutela esan du. Bi saio antolatu dituzte, kultur aretoan sartzen den jende kopurua dela eta.
42 urte eta gero agur esan du Interviú aldizkariak. Grupo Zeta taldeak argudiatu du handiak izan direla azken urteetan izan dituzten diru galerak eta horrtik erabakia: Interviú eta Tiempo aldizkariak ez dira gehiago plazaratuko. Itxiera aitzakia hartuta aldizkariaren errepasoa egin dugu Martin Garitanorekin. Ba al zenekien Marisol izan zela Interviúko azalean biluzik agertu zen lehen emakumea? Eta Antonio Alvárez Solís izan zelan lehen zuzendaria?
Bihotz kontuak ekarri dizkigu gaur Ander Edok. Ez, ez, ez....gara prentsa arrosak arituko, behar bada hori izan daiteke 2018rako helburua, baina tira, oraingoz ez gara saltsa horietan sartuko. Gipuzkoako DYAk “Suspertze tailerra Familian” tailerra eskainiko du, bihotz biriken suspertzea familian ikasteko saioa alegia. DYAko egoitzara hurbildu gara gaiaz gehiago jakiteko.
Vicent Partal director de Vilaweb ha afirmado en Info7 irratia que “legalmente no hay ningún obstáculo para investir a Puigdemont”. Eso si, advierte de que “es posible que el Rey se niege a firmar el decreto de investidura o que el Tribunal Constitucional lo anule”. Sobre la hoja de ruta de los independentistas es tajante: “Hay dos millones de ciudadanos dispuestos a lo que sea para que la República sea una realidad inmediata”.
Iñaki Antiguedad, Joseba Agirretxe y Mikel Aramendi han participado en la tertulia de hoy. Hemos debatido sobre el TAV, centrándonos en las últimas noticias de las futuras conexiones. Son varias las dudas que han salido a la palestra ¿Es suficiente el debate que se lleva a cabo sobre el TAV? ¿o simplemente hay dos posturas enrocadas en el SI y en el NO?
Hilaren 24an Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian, 'Nortasuna Sarean' izeneko jardunaldiak antolatu ditu Tapuntu kooperatibak. Mikel Olaizek esan digunez, sarean egiten den lana ikusgarriago egiteko eta sarera edukia igotzeko orduan zure publikoarengana nola iritsi erantzuteko jardunaldiak izango dira. Hitzaldi eta solasaldia antolatu dituzte urririk, eta aldez aurretik apuntatu behar da bertara joateko.
Asteburuan egindako elurtea ahotan, neguko eskaintzak barazkietan bere horretan dirau (aza, azalora, brokoli, romanesku, zerba, ziazerba, porru, borraja...). Frutetan berriz sagarra nagusi, kiwi dezente ere. Lierni Elortzak esan digunez, bada bertakoa eta sasoikoa ez den barazkirik ere. Norberak jakingo du nola ekoitziak diren jakitea ezinezkoa den produktua erosten duen ala ez. Tomatea horren adibide, Andaluziatik ekarritakoa gehiena. Gainera, laborategian egindako tomate urdina ere salgai zegoen Ordiziako azokan.
Espainiako sustapen ministroak Nafarroako eta EAEko AHT Gasteizen elkartuko direla argitu zuen. Mikel Jauregi eta Beñat Hach Embarek tertuliakideek tren bizkorraren ingurukoak izan dituzte aztergai. Urte asko dira lanekin hasi zirenetik, eta oraindik galdera askok ez dute erantzunik. Gainera, urtetik urtera inoiz gurean egiten ari diren azpiegiturarik handienean geroz eta diru gehiago ari da gastatzen.