
Sign up to save your podcasts
Or


Frantziako Justizia Ministeritzako bozeramaleak baieztatu du asteburuan, urratsak ematen hasiko direla euskal presoei aplikatzen zaien urruntze politikarekin amaitzeko. Banakako eskariak aztertu eta talde txikitan hasiko liratezke Mont de Marsanseko eta Lannemezango kartzeletara gerturatzen. Frantses Estatuarekin interlokuzioa zabalik duen Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako Anais Funosasek 'egindako lanaren fruituak' direla nabarmendu digu. Hala ere, gatazkaren ondorioei konponbide integrala emateko 'herritarren dinamikarekin' jarraitu behar dela azpimarratu du.
Ander Zurimendi cuenta en el libro “Recoja sus cosas” la estancia en prisión y el proceso de readaptación de cinco presos afectados por la doctrina 197/2006. Según subraya “tenemos el reto de evitar que haya un único relato” en lo que se refiere al conflicto vasco.
Joseba Azkarraga portavoz de Sare se muestra satisfecha con la marcha del sábado en Bilbo, también con el anuncio del gobierno francés sobre el acercamiento de los presos vascos. Asimismo, Sare ha anunciado que es hora ya de centrar la actividad a favor de la resolución también en el Estado español.
Araitz Zubimendi bi motxiladun umeen ama izan dugu Kale Gorrianen. Azaldu digu orain arte modu isolatuan bizi izan dutela euren egoera, baina azken hilabeteean ume hauek zein egoeratan bizi diren gizarteratzea lortu dela. “Ez ditugu gure umeak gorrotoan hezi nahi”, azaldu digu, eta gaineratu “badago gizarteko sektore ezberdinak edo gatazkaren ondorio ezberdinak pairatu ditugunak elkartuko gaituen topagune bat”
Juantxo Iturria (Podemos), Larraitz Ugarte (EHBildu) e Iñaki Anasagasti (EAJ) han debatido sobre la situación de los presos póliticos vascos y sobre la manfiestación convocada por Sare Herritara para este sábado 13 de Enero en Bilbao. ¿Cuál es la hoja de ruta? ¿Tienen los agentes políticos la capacidad de consenso para dar pasos hacia la resolución del conflicto? Hemos debatido también sobre los prespuestos del Estado, y las últimas declaraciones de Donald Trump.
Baionako Herriko Etxeak euskoekin ordaintzearen kontra suprefeturak abiatutako ekinbidea, ahate etxaldeen kontua, Seaskak Kanbon duen eraikinak su hartu izana eta Herri Urrats eta maskaradak izan ditu hizpide Idoia Eraso GARA egunkariko kazetariak Ipar Euskal Herriko aktualitatea jorratzeko tartean.
Bi Bala taldearen 'Arazo Modernoak' izeneko lan berriaz galdegin diogu Aitzol Barandiaran abeslariari. Bonberenea Ekintzaken zigilupean kaleratu zuten pasaden azaroan hirugarren diskoa. Kontatu digu, soinu zehatz baten xerkan aritu direla eta kantu guztiek lotura dutela elkarrekin. Zaborrontzia inoiz baino beteago utzi dute gainera diskoa grabatzerako orduan, eta hori seinale ona ere bada.
Eztizen Artola Iturratek 13 urte zituenean utzi zion 'motxiladun umea' izateari, aitak askatasuna berreskuratu zuenean. Jaio zenetik eta aita kaleratu zuten arte izan zituen sentimendu eta oroitzapenez hitz egin digu Artolak. Bihar Bilbon izango den manifestazioa senideentzat energia 'txute' handi bat dela esan digu, eta haur motxiladunek 'orain' behar dituztela gurasoak alboan.
Xabier Madariaga Ur Handitan saioko aurkezleak aitortu digu motxiladun umeen inguruko saioa grabatzea “pertsonalki oso gogorra” izan dela, baita “erronka polita” ere. Madariagaren esanetan “ume askok urteak egin dituzte egoera batere aldatu ez dela ikusten eta hori oso etsigarria da”
Araitz Zubimendi bi motxiladun umeen ama izan dugu Kale Gorrianen. Azaldu digu orain arte modu isolatuan bizi izan dutela euren egoera, baina azken hilabeteean ume hauek zein egoeratan bizi diren gizarteratzea lortu dela. “Ez ditugu gure umeak gorrotoan hezi nahi”, azaldu digu, eta gaineratu “badago gizarteko sektore ezberdinak edo gatazkaren ondorio ezberdinak pairatu ditugunak elkartuko gaituen topagune bat”