
Sign up to save your podcasts
Or


Hiru hilabete dira Hatortxu Rock 20 erraldoia egin zenetik. Gurean inoiz egin den elkartasun jaialdirik handiena izan zen. Baina "tamalez" oraindik euskal presoak daudenez, lanean jarraitu beharra dagoela esan digu Aitor Agirrezabalek. Hori horrela, Hatortxu Rock 21 egingo dute Atarrabian abenduaren 16an. Bestetik, gaur bertan 20.edizioa oinarri hartuta egin duten Elkarrekin edozer dugu posible dokumentala estreinatuko dute Iruñean. Edizio berriari buruz eta dokumentalaren gainean jardun dugu Agirrezabalekin.
Landakon bertan kulturan digital askean diharduten pertsonen topaleku izaten da Kabi@ gunea. Baina horretan interesa dutenentzat ere badu eskaintza. Gorka Julio, Olatukoop sareko Talaios kooperatibako kidea da antolatzaileetako bat. Esan digunez, Kabi@n bestelako aditzek dute pisua, "ekin eta egin" aditzek.
Podemos Euskadi se encuentra inmerso en un nuevo proceso de primarias. Hay seis candidatos para ocupar el lugar que actualmente ocupa la secretaria general Nagua Alba. Lander Martinez, actual secretario de Organización de Podemos, encabeza la candidatura Guztiok Bat. La apuesta de Martinez es crear una mayoría que aglutine a Podemos, EH Bildu y PSE.
Espero bezala, #BTN17 kausa nagusi duen Txapelketitisak jota dago Mirari Martiarena. Lau urtetik behin epidemia zabaltzen da Euskal Herrian. Sintoma nagusiak: saioetarako sarrerak gotortutako kaxetan gordetzea, kuadernoa eskuan bertsoen puntuazioak egitea, sare sozialetan iruzkinak etengabe jartzea edota saioetako ateak zabaltzerako han egotea. Baina bada bertsoa gustatzen ez dionik, eta Martiarenak esan digunez antibertso mugimendua aurki hasiko da mobilizazioak egiten.
EAJk eta PSEk Lakuako Gobernuko aurrekontuak onartzeko PPren alde egindako hautuaren ondoren, bart itxi dute akordioa. Sozietateen gainean izango du batik bat eragina. Sonia Gonzalez eta Iñaki Petxarromanek tertulian esan dutenez, gehien duenak gutxiago ordain dezan erreformek jarraitu egingo dute. Enpresen %78k galerak edo gehienera 6 mila euroren irabaziak aitortu zituzten iaz, eta honela zerga hori oraindu behar izatea saihesten dute. Beraz, herritarrek zama fiskala bere gain hartuko dutela eta murrizketa gehiago etorriko direla uste dute.
Erosten al duzu gabonetako loteria? Eta sari nagusia irabaziz gero, zer egingo zenuke? Bidai luze bat? Zorrak kendu? Zure ametsa bete? Loteriaz aritu gara gaur Maite Bidarte lankidearekin, herritarrei ere luzatu diegu galdera. Eta noski aipatu dugu Tripontzia ere....guk auren Tripontzian jokatuko dugu.
Pilotako Euskal Selekzioa iritsi berri da Kolonbiatik. Ez dira esku hutsik etorri, Patri Espinar eta Amaia Araiztegi munduko txapeldun baitira binakako One Wall modalitatean. Horretaz gain, Patri Espinarrek banakako finala ere irabazi zuen. Espinarrek banakako finalean Herbeheretako pilotaria gailendu eta horren segidan Araiztegirekin jokatu zuen binakako finalean Mexikoko selekzioari irabazi zioten. Fisikoki "oso gogorra" izan dela aitortu digu Espinarrek, eta baita gurean jokatzen ez den One Wall modalitatera egokitzea. Baina "oso pozik" dago, lortu duen garaipenik handiena izan dela aitortu digu. Euskal Herria ordezkatzea "ohorea" izan da Espinarren aburuz.
Getxoko Andra Mari auzoan, metroko geltokiaren ondoan aparkalekua egin eta ondoren hasiko den "pelotazo urbanistikoa" geratzeko erresistentzian dira Tosukoak. Hodeiek esan digunez, astelehenean ertzaintza eta hondeamakinak agertu ziren lursailaren inguruan hesi berri bat eraikitzera. Pertsona bat kateatu zen une hartan. "Erakunde eta eraikuntza enpresen interesak baztertu eta nekazal ingurunea babesteko borrokan" jarraituko dutela esan digu Hodeik.
"Habemus acuerdo fiscal" así es como ha comenzado la tertulia de hoy con Luke Uribetxeberria, Zuriñe Rodriguez y Martxelo Otamendi. Hemos hablado también sobre la edición de Araba Euskaraz que este año se celebrará en Trebiño.
2017an hainbat urteurren ospatzen ari dira Oñatin, besteak beste, Arrikrutz-Oñatiko Kobak martxan jarri zireneko X. urteurrena, Oñatiko Turismo Bulegoa berriaren XV.a eta turismo zerbitzuak martxan jarri zieneko 27.a, ahaztu gabe Arrikrutzeko lehoiaren indusketa egin zeneko 50. urteurrena. Ana Martin Oñatiko zinegotziarekin hitz egin dugu urteurren hauek aitzakiatzat hartuta.