INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • [ERREPORTAIA] Indarkeria matxista bost emakumeren ahotik

    Bihar izanen da indarkeria matxistaren aurkako eguna, eta beste behin ere euskal herriko plazak aldarrikapenez josiko dira. Ondoko erreportai honetan adituko dituzue 5 emakumeren bizipenak eta testigantzak. Euskal Herriko herri ezberdinetakoak dira, adin tarte ezberdinekoak, eguneroko ezberdina dute, gustu ezberdinak dituzte. Soilik bi gauza dituzte amankomunean: emakumeak direla eta eraso sexistak sufritu dituztela.

    21 min
  • BEIRA taldearen 'Braillean' azken diskoa

    Hirugarren lana kaleratu berri du 'Beira' taldeak. Jon Martin eta Igor Arruabarrenak aurkeztu digute eta baita zuzenean jo diskoaren izen bera duen kantua. Lehen diskoko kantautore atmosferatik aldenduz, melodia indartsuagoen alde egin dute oiartzuarrek. Kolaborazio ugari bildu dituzte 11 kantuko zerrenda honetan.

    33 min
  • Azaroak 25 eta abenduak 9 Ipar Euskal Herriko aktualitatean

    'GARA' egunkariko eta 'Gure Irratia'-ko Idoia Eraso eta Ihintza Arrietarekin bi egun seinalatu horiek aipatu ditugu. Bihar indarkeria matxistaren kontrako egunaren karietara antolatu mobilizazioak batetik, eta eraso matxistek gizartean duten pertzepzioa bestetik izan dituzte hizpide. Abenduaren 9rako geroz eta gutxiago falta den honetan, egiten ari den 'txinaurri' lanaz hitz egin dute, izan hautetsi, ordezkari politiko edota eragile ezberdinak egiten ari diren harremanez.

    20 min
  • Lau akorde nahikoak dira euskal talde askoren kantuak abesteko

    Santa Zezilia da musikarien patroia, azaroaren 22an ospatzen da eta musikari zein abeslari asko ateratzen dira kalera patroi eguna ospatzera. Ander Edo gure kolaboratzaileari musika izugarri gustatzen zaio eta aitzakiarik ez zaio faltatu Donostiako Kantu-Girako lagunengana eta latinez aritzen diren EASOko abesbatzako neska-mutilak bisitatu zituen. Bukaerarako utzi zuen sorpresa Anderrek, gitarrarekin frogatu baitzigun euskal kantu askok egitura berdina dutela.

    24 min
  • Saioa Iraola (Bilgune Feminista): "Ez da nahikoa indarkeria matxistaren kontra mintzatzea. Erroko egiturak aldatu behar dira"

    Erraiak Azalera izeneko irakurketa zabaldu du EHko Bilgune Feministak indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta. Egunerokoan erraietan ditugun jarrera matxistei aurre egiteko mezua zabaldu du Saioa Iraolak: "Begira diezaiogun ikusten ez denari, begira diezaiegun bikote harremanei, lagun inguruari, familiartekoei, militantzia sareei...". Egindako ibilbidea aitortu, txalotu, eta gertu ditugun testuinguruetan arreta berezia jartzea proposatu du.

    0 min
  • Behin eta berriz errepikatzen dizkiguten iragarki matxistak

    Asteko Argazkiak atalean, Jagoba Manterola argazkilariak iragarki matxistetan jarri du fokua. Matxo alfaren irudia eta emakumea azpian hartzen duten publizitateak duen intentzionalitatea salatu du. Askotan ikusten dira etxetresnen iragarkietan gizonezkoa teknikari errolean eta emakumea hauek erabiltzen dituen profilean. Zer esanik ez perfumeen iragarkietako iruditegiarekin edota haurrentzako jostailuen katalogoetan.

    0 min
  • Alor guztietan sortzen diren alternatiben erakuslehio Hernani abenduaren 2an

    Alternatiben Azoka izango da abenduaren 2an Hernanin. Olatukoopen baitako Tapuntuko Ainhoa Iribarrrek kontatu digunez, postuez gain, tailerrak eta hitzaldiak egongo dira. Ekonomia sozial eta eraldatzailean dihardutenen jarduna ezagutu, eta euren arteko elkarlana sustatzeko ere balio du azokak Iribarren aburuz. Bizitzaren alor guztietan sortzen ari diren alternatibak erakusteko helburu garbia du gehitu du Tapuntuko lagunak.

    0 min