
Sign up to save your podcasts
Or


Azaroa aurrera doan neurrian barazki batzuk desagertzen ari dira, hala nola kuiatxo edo kalabazina, alberjinia edo berenjena, edota aire libreko urazak, tomateak eta piperrak. Puri- purian berriz azen familiakoak. Kanpoan hazia edo landarea erosi eta gurean jarri ondoren salgai diren azakiak ere ikus ditzazkegu azoketan, hala nola kale eta pak choi azak.
Irantzu Varela y Guillermo Paniagua nos debatido hoy sobre el juicio que se está llevando a cabo en Iruñea. Hoy los 5 hombres acusados de violar a una chica han declarado ante el juez y se han declarado inocentes. "En vez de juzgar a los 5, parece que están juzgando a la chica" han recalcado los dos tertulianos.
Abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka. Gerediaga elkarteko Nerea Mujika lehendakariak esan digunez, 240 standetan 400 nobedade aurkituko ditu bertaratzen denak. Baina, Durangoko Azoka stand horietan aurki daitekeena baino askoz gehiago da Mujikaren iritziz. Azken hogeita bost urteotan kultur alorrean aritutakoak omentzeko eman duten Argizaiola Sariek Omentzetik ereitera izeneko bekari utziko dio lekukoa. 650 mila euroko aurrekontua du Azokak, baina diru horrek ondoren industriara dakarrena kontuan hartuta eta Durangaldearentzat inbertitzen den euro bakoitzeko hamar euroko etekina ateratzen duela gizarteak aintzat hartuta, inpaktu ekonomiko handiaz ari garela hitz egiten nabarmendu du.
Urruñako idazleak kondaira berezi bat aipatu du. Laborari saratar batek kondatu ondoren, Aurkenerenak "Ihiztari Beltzaz" interesatzea erabaki zuen, datuak eta kondakizunak bilduz. Euskal Herri eta Europa mailako mitoa edo gure lurraldetan azaldu diren hainbat kondakizun aztertu ditu.
Gaizka Aranguren eta Mikel Jauregi batu dira gaurko tertuliara. Emakume bat taldean bortxatzea leporatuta Iruñean epaitzen ari direnen auzia eta Frantziar estatuan IEHko ordezkaritza presoen salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko egiten ari diren harremanak izan dituzte hizpide. Azkenik, Espainiako Fiskalburuaren heriotzaren ondoren sare sozialetan egindako aipuak ikertzeko deliberoaz jardun dute.
A dos meses de las elecciones alemanas la fuerza ganadora, el partido de Angela Merkel, no consigue formar gobierno. Hemos analizado con el periodista Ingo Niebel los diferentes escenarios posibles. Advierte de que “no hay alternativa al modelo actual” y confiesa que “en Alemania no veo el cambio que se nota en otros países”.
Lectura critica diaria de la prensa estatal con el periodista Martin Garitano.
NG Samplesen 12. rounda egin dute Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek. Negu Gorriaken bertsolaritzak izan zuen presentziaz aritu dira, edota iraultza errusiarraren 100.urteurrena dela eta, kantuetan horrek izan zuen presentzia.
EAEko aurrekontuak onartzerako garaian, EAJ eta PSEk osatzen duten Gasteizko Gobernuak Pprekin akordioa egiteko konplexurik ez dutela izango adierazi dute Igor Goikolea eta Zigor Etxaburuak. 'Tamalez' aurrekontuen edukiaz baino, aurrekontuak onartzeak ekarriko duen onurez 'beteko zaiela ahoa' ohartarazi dute. Espainiako aurrekontuekin ere iaz egindako akordioa berretsiko dela uste dute.
'Eskola, erasorik gabeko espazioa' izeneko Unitate Didaktikoa kaleratu du STEILAS sindikatuak. Nagore Iturrioz, sindikatuko Emakume Idazkaritzako kidearen esanetan, hezkuntza zentroetan ere indarkeria matxista existitzen da, "jendartearen ispilu" direlako. Zentzu horretan, jarrera diskriminatorioak minimizatzen dituztela helduek ohartarazi du Iturriozek. Eskola-komunitatea espazio barne hartzailea bilakatu eta guztientzat seguru bilakatzea du asmoa Unitate Didaktikoak.