INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • PELAXen 'Talka egiten du didaktika' diskoa

    Unai Pelayo PELAX taldeko esentziak zortzi kantuz osatutako diska berria aurkeztu digu. Iñigo Irazokiren Atala estudioan grabatutako diskoan alboan izan ditu Cowboy Orchestra Saioak diskoko musikariak. Proiektu ezberdinetan dabil, tartean Pelax&Telmo Trenor lanarekin.

    33 min
  • Euskal musikaren benetako istorioa Ez Dok Hiruren eskutik

    'Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa' antzezlana estreinatu zenetik oholtza askotan izan dira Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore nagusiak. Bihar eta etzi Bilboko BBK aretoan eskainiko dute antzezlana. Mikel Martinezek esan digunez, "euskal musikaren imajinario kolektiboan murgiltzen da antzezlana, eta umorezko istorioak" kontatzen ditu. Bikoteak beste hiru musikari aktorekin partekatzen du oholtza, hitzari zuzeneko musikaren indarra gehituz.

    13 min
  • "Norberak gauza asko alda ditzazke, baita euskararen erabilerari dagokionean ere"

    Ipar Euskal Herriko aktualitateko gaiak landu dituzte Aitziber Zapiainek eta Idoia Erasok, Antxeta Irratiko eta GARA egunkariko kazetariek. Euskararen egoeraz hausnartu dute Baiona, Angelu eta Biarritzen euskararen presentzia bermatzeko egingo duten BAM! ekimena aitzakiatzat hartuta. Bestetik, Baionan pertsona migranteak hartzeko harrera zentruaz, eta Etorkinekin kolektiboaren jardunaz aritu gara.

    22 min
  • Kataluniako hedabide publikoen aldeko euskal kazetarien iritziak

    Katalunian 155. artikulua ezartzen bada, bertako hedabide publikoen kontra egitea aurrikusten den honetan, Euskal Herriko kazetariak ere mugitzen hasi dira. Kale Gorrian saioan Berria, Hamaika telebista eta eitb-ko kazetarien ahotsak entzun ditugu. Kataluniako hedabideen mailari buruz, etorkizuneko erronkak eta gaurko deituta dagoen mobilizazioaren gainean aritu zaizkigu Ekhiñe Atorrasagasti (Hamaika TB), Beñat Zarrabeitia (Hamaika TB), Iñigo Astiz (Berria) eta Goizalde Landabaso (Radio Euskadi, eitb) kazetariak.

    20 min
  • Rohingya etniako exodoa argazkitan

    Gari Garaialde BostokPhotoko lagunak Myanmarretik Bangladeshera Rohingya etniako herritarren ihesaldia ekarri du Asteko Argazkia atalera. Kataluniak itzala egin arren, krisi humanitarioa aipatu du NBEk. Horrelakoetan askotan geratzen den bezala, gaia agertzen da nazioarteko hedabideetako sailetan, baina ondoren desagertu egiten dira.

    20 min
  • Loreak, kiwiak eta zitrikoak azoketan

    Santu Guztien eguna laster denaren seinale atzo Ordiziako azokan erosleak loreak erostera joan zirela. Mota eta kolore guztietakoak ikus zitezkeen. Koloretako azalore dotoreak ere bazeuden Lierni Elortzak kontatu digunez. Kiwien sasoia ere bada orain, eta Euskal Herriko klimara ederki moldatu denez, bertako kiwiak erosteko aukera dugu. Pentsa, bertakoa kiloa 3,5 eurotan eros daiteke eta Zelanda Berritik ekarritakoa 4 eurotik gora dago salgai.

    13 min
  • Urte osoko zubigintza helburu, abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina

    'Nafar hegoaldeko uzta, euskarai puzka' goiburupean gaurtik azaroaren 14ra bitarte Errigoraren saskiak eskura daitezke. Xabier Gojenola koordinatzaileak esan digunez, nafar ekoizleak lagundu, EHko kontsumitzaileekin zubiak eraiki eta bidenabar bertako euskalgintzari ekarpena egiteko aukera paregabea eskaintzen du. Baina, udaberriko eta udazkeneko kanpainez haratago, zubigintza du helburu Errigorak. Alegia, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenak sendotzea.

    19 min
  • “Juntas y organizadas se puede, lo hemos conseguido”

    La mesa negociadora del Convenio de Residencias de Bizkaia abordará mañana el preacuerdo alcanzado entre ELA, sindicato mayoritario, y las tres patronales del sector, Gesca, Lares y Elbe. En Kale Gorrian hemos hablado con Soraia, trabajadora de las residencias. Tras 350 jornadas de paro y cerca de dos años de movilizaciones estas han sido sus primera palabras: “hay una gran emoción y un sentimiento de fuerza entre todas las trabajadoras”.

    5 min