INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "Berriro interpelatzen ditugu arduradun politikoak, batez ere, dispertsio politikaren defendatzaileak"

    Norvegiako eta Finlandiako eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin batzartzen ari da Etxerateko ordezkaritza egunotan. Urtzi Errazkin eledunak Estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten "blokeoa" gainditzea dute xedela esan digu. Bestetik, Asier Garcia Justoren bikotekideak istripua izan du asteburuan, zortzigarren istripua urtea hasi denetik. Errazkinek "berehalako aterabideak" exijitu ditu. 

    8 min
  • 'Sexualitatearen Koloreak' gida, aniztasuna lantzeko tresna

    'Sexualitatearen Koloreak' izeneko gida aurkeztu berri du Euskaldiko Gazteriaren Kontseiluak. EGKko presidente Maialen Olabek esan digunez, hezkuntzan aniztasunaren balorea zeharka txeratzeko oinarriak eskaintzen ditu gida honek. Hezitzaileentzat baliogarri izan nahi du, gazteekin egunerokoan aniztasuna lantzeko tresna.

     

    8 min
  • Zer iduritu zaie Donostiarrei Netflixeko iragarkia?

    Kalera atera da Maite Bidarte herritarren iritziak biltzera eta Donostiako Zinemaldia hastear den honetan zine kontuak ekarri dizkigu. Iskanbila ederra sortu duen Netflixen iragarzkiaz galdetu du kalean eta iritzi emaileen artean, denetarik aurkitu du: batzuk haserre, bertze batzuk pozik. Eta horrela, gustora hitz egin dugu Zinemaldiko ohiturei buruz, sarrera agortuei buruz, Narco eta Netflixeko iragarki ausartei buruz eta laster estreinatuko den Fe de Etarras filmari buruz.

    20 min
  • ¿A quién habla Urkullu? A España o a Euskal Herria?

    Amparo Lasheras, Luke Uribetxeberria y Zuriñe Rodriguez nos han acompañado en la terulia de este miércoles. Una tertulia marcada por la última hora desde Catalunya,  detenciones, registros y movilizaciones. La actitud del Gobierno de Rajoy y las últimas declaraciones de Iñigo Urkullu.

    28 min
  • Kulturartekotasuna Atlantikaldia jaialdian

    Bihartik igandera arte Errenterian Atlantikoak lortzen dituen herrien topaleku izango da. Eszena eta kultura ezberdinak batuko dira adierazpen artistiko ezberdineik. 70 ekitalditik gora antolatu dituzte Atlantikaldian. Musikak du pisu nabarmena, bertako eta nazioarteko artista ezagunak egongo baitira. Baina Laura Landa Atlantikaldiako zuzendariak eta Jon Maya Kukai dantza taldekoak nabarmendu digutenez, kulturartekotasuna gastronomia, erakusketa, tailer eta dantza emanaldiekin loratuko da.

    22 min
  • “El procés es una revolución ¡Por fin se acaba el franquismo!”

    Ramón Cotarelo, catedrático emérito de Ciencia Política y de la Administración de la UNED, ha analizado el momento político que vive Catalunya, hoy, en Kale Gorrian. El autor del libro "La República catalana (Now Books)" elogia el proceso catalán porque “está desbordando al Estado español” y “lo está poniendo todo patas arriba”.

    24 min
  • "Zakilixut aldatzen joan da azken 40 urtetan, pertsonaia bizia da"

    Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian urriaren 28ra bitarte ikusgai dago ‘Euskal Komikia 1975-2017’ erakusketa. Mikel Begoñak kontatu digunez, erakusketa honen bidez Euskal Herrian komikiaren munduan izandako mugimendu nagusienak ikusiko dira: aldizkarien boom-etik fanzineak agertu ziren arte, autore-komikietatik atzerriko merkatuen konkistara.

    12 min
  • Badatoz San Fermin Txikitoak

    Uda sasoiko jaiak oraindik ez dira amaitu, besteak beste asteburuan Iruñeko Alde Zaharrean San Fermin Txikitoak ospatuko dituzte. Jai Batzordeko Amaiak esan digunez, auzo osoan barreiatuko da jaia. Uztaileko San Ferminekin alderatuz, jai herrikoiagoak direla esan digu, auzoko eta inguruko jendea gerturatzen baita.

    7 min