
Sign up to save your podcasts
Or


"Emakumeok gizonezkoen dominazioarekin amaitzeko hautua indartu behar dugu" ideia hori nabarmendu dute Ixabel Etxeberriak eta Marisa Barrenak gaurko tertulian. Uztaritzeko hilketa matxistak emakumeen aurkako oldarraldirik gogorrena erakusten duela azpimarratuz, biek ala biek bat egin dute indarkeria matxistari arlo guztietan egin behar zaiola aurre: izan etxean, eskolan, lanean…
Metroaren Donostiako pasabidearen kontrako Satorralaia mugimenduko Mikel Alvarezek salatu duenez, pasabidearen egitasmoa "defendaezina eta inposatzailea da". Batik bat erakundeek hartu duten jarrera errefusatu du. Gipuzkoako hiriburuan sustazen ari diren "eredu merkantilistaren" adibidetzat jo du metroa. Zati baten eraikuntzaren lanak esleituta, "proiektua gelditzeko" eremu guztietan jarraituko dutela ere esan digu Alvarezek.
Maialen Goñi zinea.eus-eko lagunak ostiralean hasiko den jaialdiko sekzio ezberdinak aipatu dizkigu. Hiru Donostia Sari banatuko dira aurten. Sail ofizialean Handia eta Morir euskal filmak lehiatuko dira. Bestalde euskal zinearen Zinemira atalean bost film ikusi ahal izango dira, eta Kimuak atalean beste zazpi. Askoz gehiago ere kontatu digu Goñik.
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak lehen aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan hartu du parte. Euren helburua gurean ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuratzea da, argazki lehiaketa bidez eta sariak potoloak dira. Galder Gonzalez elkarte honetako kideak nabarmendu duenez, "proiektua auzolana eta jakintza askean" oinarritzen da.
Mikel Etxeberria bidaiaria aurten Siberiako Novozibirsk hirian izan da. Errusiera klaseak hartu eta hango familia baten etxean. Eurei buruz ditugun "topikoak" ez direla benetakoak azaldu digu. Novozibirsk hiritik Altai mendilerrora joan zen ondoren bizikletan, baina hori hurrengo atalean azalduko digu Etxeberriak.
Hemos analizado los últimos acontecimientos de Catalunya con los periodistas catalanes Jesus Rodriguez, de La Directa, y Arturo Puente. Según Rodriguez “si volvemos a situaciones que se daban por superadas, de represión, censura o perdida de libertades, hay mucha gente que va a ejercer su derecho a voto”.
Niko Moreno, Asier Blas y Garbiñe Biurrun han sido nuestros tertulianos de este lunes en Kalegorrian. Centrándonos en la situación de Catalunya, hemos analizando las dos caras de la moneda: el apoyo que recibió el pueblo catalán con la manifestación convocada por Gure Esku dago, y las últimas decisiones judiciales del Gobierno Español.
En la tertulia política de Kale Gorrian hemos analizado la situación que se vive en Catalunya con Iñaki Anasagasti, Larraitz Ugarte y Juantxo Iturria. Tambiém hablado sobre las últims declaraciones del lehendakari Iñigo Urkullu, y la actitud del PNV.
Abuztuaren 31ean kaleratu zuen Glaukoma talde tolosarrak bere hirugarren lana: Kalima. Gorputzak eta burua astintzeko doinu eta letra zorrotzekin dator boskotea. Bonberenean eman zituzten lehen kontzertuak arrakastatsuak izan ziren. Juantxo Arakama abeslariarekin etxeko giroan hitz egin dugu Glaukoma taldeaz eta azken diskaz.
"Proiektua sendotzearekin batera ez dugu ahantzi nahi nondik gatozen, lizeo zaharreko printzipio eta izaerak sendotu nahi ditugu" esan digu Bernart Etxepare lizeoko zuzendari Iban Thicoipek. Bihar egingo dute inaugazio ekitaldia, baina 300 ikasle hasiak dira kurtso berrian. Lanbide Heziketaren alorrean euskaraz ikasi ahal izango dela ere nabarmendu du Thicoipek.