
Sign up to save your podcasts
Or


El 23 de junio de 1987 el diario EGIN informa en su portada de la muerte de Madde Heguy. Condenada a una pena de cuatro años, Heguy se escapó de la prisión de Pau el 13 de diciembre de 1986 en compañía de Gabi Mouesca y gracias la intervención de un comando de Iparretarrak, a pesar de que le quedaban pocos meses para cumplir la condena que se le había impuesto.
Bertsolariak, orohar, ez dira intelektualak. Hala aldarrikatu du berriki Bertsolaria aldizkarian idatzitako artikulu batean Oihana Bartrak, eta hala berretsi du gurean Ane Labaka bertsolariak. Ez, ez dakite denari buruz, ez dute iritzia guztiaz. Baina kantuan segiko dute, ikasiz eta prestatuz, beti ere, intelektualak ez direla aldarrikatuz.
Disko berezia osatu berri du Maite Arroitajauregi Mursego musikari eibartarrak. Elkarbizitza sustatu eta zurrumurruak baztertzeko helburuz osatu dute %100 Oion, Mursegok berak baina baita beste hamaika lagunek ere. Tartean, Oionen bizi diren etorkin ugarik. Euskara, gaztelania eta arabiera entzun daitezke diskoan.
Takiji Kobayashi XX. mendean Japoniak izan zuen idazle ezagunenetarikoa izan zen. Alderdi Komunistako militantea, torturatuta hil zuten 1933an, 30 urterekin. Langile giroko nobelak idatzi zituen. Katakrak argitaletxearen eskariz, Hiromi Yoshida japoniarrak “Nagusia kanpoan bizi da” lana euskaratu du orain. Kobayashiz eta liburuaz aritu gara Yashidarekin, baita euskaraz eta Euskal Herriaz ere. Duela 30 urte hasi zen Yoshida euskara ikasten. Esan digunez, euskararen egoera eta Euskal Herria bera asko aldatu dira 30 urtetan, baina "badago aldatzen ez den gauza bat: euskaldunen jatortasuna”
Bihar da hitzordua. Bidarraien hasi eta Itsasuraino, 35 kilometroko bidea eta 3 tontor: Iparla, Irubelakaskoa eta Artzamendi. Hirukasko elkarteak antolaturiko ekimenak 28 urte ditu dagoeneko. Gizakiaren eta mendiaren arteko loturan, plazerra da helburu nagusia. Julen Olhagarai antolatzailearekin izan gara.
Ostiralero lez, ipar Euskal Herriko aktualitatea ardatz hartu eta solasean aritu gara Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetariekin, Kalegorrian saioan. Askotariko gaiak landu ditugu, baina bereziki pasa den igandeko hauteskundeek ipar Euskal Herrian utzitako mapa politikoaz jardun dugu.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Iñaki Anasagasti, Larraitz Ugarte y Juantxo Iturria han debatido en torno a diferentes temas de actualidad.
Esta mañana, en Kalegorrian, el punto de partida lo hemos puesto en el Congreso de los Diputados de Madrid con la entrevista que hemos realizado a Manolo Monereo, que es politólogo y diputado de Unidos Podemos (UP) por Córdoba.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea han reflexionado en torno a la “caja B” del PP y más en concreto, sobre los exministros del PP Javier Arenas, Ángel Acebes, Jaime Mayor Oreja y Rodrigo Rato, que el lunes pasado pasaron por la Audiencia Nacional española para declarar en el juicio de la trama Gürtel.
Asteko argazkien atalean Jagoba Manterola argazkilaria Portugalera begira jarri zaigu. Suak desgrazia izugarria eragin du, 60 pertsona baino gehiagoren heriotza. Sua, ordea, bisualki, argazkiak ateratzeko, oso indartsua dela nabarmendu digu, eta irudi oso politak uzten dituela. Edonola, sura ez dela gerturatu behar gogorarazi du. Argazkiak ateratzeko gomendio batzuk ere eman dizkigu, baita zer nolako gailua izatea merezi duen ere.