
Sign up to save your podcasts
Or


Baietz 42! ekimena abiarazi dute Arabako udalerrian euskaldunen aktibaziorako. Areagotzen ari dira halako ekimenak Euskal Herrian. Helburua argia da: euskaraz dakitenek euskarari eustea, lehen hitza euskaraz egitea eta euskaraz dakitenekin halaxe aritzea. Halaber, euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duten erdaldunek ez dezatela berehala erdara eskatu. Ohitura linguistikoak aldatzea da sakoneko helburua. Zuiako Oier Azkarragarekin izan gara baita Aguraingo Asier Lafuenterekin ere, azaroan antzeko ekimena egin zuten Agurainen.
Ekonomia sozial eta eraldatzaileaz aritu gara ostegunero bezala Olatukoopekin elkarlanean egiten dugun tartean. Biantik kooperatibako Ion Turrillasekin izan gara, Olatukoopen inguruan, eta baita aholkularitzako zerbitzu espezializatuak eskeintzen dituen kooperatibaz ere hizketan.
Aran gorria, andere mahats beltza, berenjena, piper morroa, kalabazina, uraza berriak nahiz erremolatxa, baita loreak ere, bertako eta garaiko produktuz bete-beteak daude azokak, Lierni Elorzak astero egiten digun kronikan baieztatu digunez
Esta misma semana el sindicato LAB ha denunciado la “persecución policial” sufrida por seis miembros de su dirección cuando iban camino a la sede de Altsasu con motivo de una reunión de trabajo. La Guardia Civil les paró en un control y les retuvo durante casi una hora a finales de la pasada semana.
Atzo amaitu zen sei gipuzkoarrek errauskailuaren kontra pasa den asteazkenean Donostiako Easo Plazan abiaturiko gose greba. Astebeteko baraualdiaren ostean “borrokan jarraitzeko asmoz” segitzen dute errausketaren kontrako sei aktibistek, gaur goizean Iñaki Armendarizek Kalegorrian saioan baieztatu digunez.
Musikaren nazioarteko egunean Iruñean txistu hotsak nagusituko dira. Udaletxeko plazan, ume eta gazte txistularien alardea antolatu dute “Orain arte belar, hemendik aurrera gari” lelopean. Fermin Goñi antolatzaileak azaldu digu haurrak txistua jotzera animatu nahi dituztela “oso musika tresna egokia delako, berehala kalera ateratzen zarelako eta oso egokia delako festetan parte hartzeko”. Txistuaz aritu gara luze eta zabal Goñirekin, tartean esan digu Iruñean badagoela jendea "txistua ikusi eta buelta ematen duena eta neri pena ematen dit”. Orohar, txistuaren publikoa zabaldu nahi dute.
Fermin Muguruza irundarrari Adarra saria emango diote gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta kontzertu berezia eskainiko du Micaela Chalmeta Big Bandarekin. Epaimahaiak ebatzi du "beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara". Gurean izan dugu Moskuko abeslaria.
Errefuxiatuen nazioarteko egunaren biharamunean gaiaz aritu gara tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Errefuxiatuen aurrean xenofobia handitzen ari dela, auzia jatorrizko herrialdeetan konpondu behar dela, mendebaldeak duen ardura edota klima aldaketaren mehatsua aipatu dituzte, baita, egoera konpontzetik urrun ikusten dutela ere.
Haurrez eta homosexualitateaz hitz egin dugu Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin tertulian, sexu bereko bi umeren maitemintze istorioa kontatzen duen animaziozko filma bat aitzaki hartuta. Umeek eredua izatea funtsezkotzat jo du Barrenak, Mujikak, berriz, aitortu du, bere inguruko gurasoen artean behintzat, guztiek onartzen dutela homosexualitatea baina nahiago dutela semea edo alaba gehiengoa bezalako izatea, beraz, heterosexuala, “gutxiago sufritu dezan”.
Desgaitasun fisikoaren bat duten pertsonen elkarteak biltzen ditu Gipuzkoan Elkartu federazioak. Topaketa antolatu du gaur Donostian, irisgarritasunaren legeak 20 urte bete dituen honetan, legearen garapena aztertu eta etorkizuneko erronkak mahai gaineratzeko. Elkartuko zuzendari Mikel Malkorrarekin izan gara gu.