INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Beatriz Artolazabalen soldatarekin 12 pertsona biziko lirateke duin

    Ana Izagirre eta Iñaki Petxarroman izan ditugu bidelagun gaurko tertulian. Hitz egin dugu politika internazionalaz eta Londreseko azken erasoak, eta, batez ere, ekintza honek zein aurrekoek europako jendartean eta politikan duen eraginaz. Euskal Herrira etorrira, Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Enplegu sailburuak esan du 600 euro nahikoa dela pertsona batentzat bizitza duina izateko. Berak, 88.000 euro irabazten ditu urtean. 

    22 min
  • "Perfumeak, asteburuko planak eta landareak ez dira beti opari onak"

    Ziur gertatu zaizula noizbait: erregaluari papera kendu eta bihotza azeleratu, arnasa estutu,  eta lepoko zaina handitzen zaizun bitartean, zeure buruari galdetu diozu: zer egingo dut honekin? zein armairutan gorde? Onintza Enbeitak, beti bezala, zorrotz baino umorez, oparien inguruko hainbat aholku eman dizkigu, berak dioen moduan "opari eskasak" egiten baitira maiz. 

    19 min
  • Adierazpen matxisten aurrean: “gizon aho beroak isildu egin behar ditugu”

    UPNko Luis Zarraluquik hautsak harrotu ditu Nafarroako legebiltzarrean, Maria Solana gobernuko bozeramaileari ondorengo komentario matxista botatzean: "Izugarri gustatzen zait zurekin hitz egitea, baita nolakoa zaren ere, eta ederra zarela ere esango nuke; ez dut arazorik alde horretatik". Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin mintzatu gara gaiaz.

    24 min
  • Iruñea antimilitaristak Unai Salanueva intsumituaren plaza inauguratu du Txantrean

    Txantrea Memoria elkarteak sustaturik Unai Salanueva izena jarri diote auzoko plaza bati “inork ez ahazteko Unairen borroka eta intsumitu guztien borroka”. HEHan 10.000 intsumitu inguru izan ziren. Asko kartzelara eraman zituzten, tartean, Unai Salanueva Txantreako gaztea. 3. gradua ezarri, behin behinean espetxetik irteteko baimena eman eta espetxera itzuli behar zuen egunean bere buruaz beste egin zuen, 1997. urtean. Juan Cruz Lakasta intsumitu izandakoarekin eta Txantrea Memoria elkarteko Josurekin izan gara.

    23 min
  • Osakidetza: %43ko behin behinekotasuna eta garesti ateratzen diren pribatizazioak

    Osakidetza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun sistema publikoaren egoerari erreparatu diogu LAB sindikatuko Ana Fran eta ELA sindikatuko Peio Igeregirekin. Larunbatean, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta manifestazioa egin zuten Bilbon “Osakidetza pribatizaziorik ez” lelopean. Atzo, berriz, mahai sektorialaren bilera egin zuten Osakidetzako arduradunek eta langileen ordezkariek. Behin behinekotasuna eta pribatizazioak dira egungo arazorik larrienak, LAB eta ELAren esanetan

    21 min
  • “Que Arabia Saudi critique a Qatar con la excusa del antiterrorismo es ridículo”

    El analista de política internacional y colaborador de Kalegorrian, Txente Rekondo, ha analizado esta mañana el panorama electoral en Gran Bretaña, totalmente enrarezido y volátil tras el atentado del pasado sábado. Rekondo también ha mencionado otras cuestiones de actualidad internacional, como el anuncio de Arabia Saudi y sus aliados de que rompen sus relaciones diplomáticas con Qatar, al que acusan de apoyar supuestamente al “terrorismo”, abriendo así una grave crisis diplomática en Oriente Medio.

    18 min
  • Gladysen hilketaren 38. urteurrenean: “Problematika ekologista azal-azalean dago ia egunero”

    1979. urtea, ekainaren 3a, Energia Nuklearraren kontrako nazioarteko eguna. Tuteran mobilizazioa egin zuten ehunka lagunek, Bardeetako tiro poligonoaren aurka, energia nuklearraren aurka eta garaian eraikitzen ari ziren Lemoizko zentral nuklearraren aurka. Guardia Zibil batek tiroz hil zuen Gladys del Estal 23 urteko militante donostiarra. Urtero oroitzen dute bere auzoan, Egian, eta atzo ere ekitaldia egin zuten bere izena daraman parkean. Gladys oroitzeko, nuklearren aurkako borrokaz aritzeko, baita biktimen gaiari heltzeko ere Martin Ansorekin izan gara.

    15 min