
Sign up to save your podcasts
Or


MAX sariak banatuko dira datorren astelehenean eta KUKAI dantza konpainiak 7 izendapen jaso ditu. Dantza ikuskizun onenaren saria, arte eszenikoen ekoizpen pribatuarena, espazio eszenikoarena (Marcos Morau), jantzi onenen saria (Iraia Oiartzabal), argiztapen onenarena (David Bernues), dantzari onenarena (Martxel Rodriguez) eta dantza antzezle talde onenarena (Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Alain Maya). Jon Maya eta Iraia Oiartzabalekin hitz egin dugu sari banaketaren atarian.
Lectura critica diaria de la prensa estatal con el periodista Martin Garitano.
Las noticias que nos llegan desde Venezuela son realmente preocupantes y hablan de más de 60 muertos y cientos de heridos desde que comenzó la última fase de movilizaciones antigubernamentales, instigadas por la oposición de derechas. Entre tanto, desde el exterior sigue la presión encabezada por los Estados Unidos, para tratar de derrocar al Gobierno de Nicolas Maduro.
Asteko argazkien tartean Irantzu Pastor argazkilariak etxebizitzan jarri du arreta. Errekaleor eta Zorrotza albiste ditugu egunotan gurean; mundu zabaletik, Myanmar eta Brasiliako argazki bana ekarri dizkigu.
Olatukoopen eskutik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen tartean, Hiritik At kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan Miren Lantzen eskutik. Sarea, beste kooperatiba eta elkarteekin harremanetan eta elkarlanean aritzea goraipatu du espazioaren kudeaketaz arduratzen den Hiritik At-eko langileak.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek deituta, eta estatu mailako deialdiarekin bat eginez, mobilizazioak egingo dituzte ekainaren 3an Donostia, Bilbo eta Iruñean.
Un total de 83 alcaldes vascos han firmado un documento en el que piden que el caso de la trifulca de Altsasu no se juzgue en la Audiencia Nacional española como presunto delito de “terrorismo” y vuelva a la Audiencia Provincial de Nafarroa. Esta misma semana, el tribunal especial español ha suspendido el proceso hasta que el Tribunal Supremo determine dónde debe ser juzgado.
Esta mañana en Kalegorrian, el portavoz parlamentario de Elkarrekin-Podemos ha tildado de “barbaridad” la propuesta de reforma de la Ley de la Renta de Garantia de Ingresos propuesta por el Gobierno de Iñigo Urkullu. Para Lander Martinez “la reforma de la Ley de la RGI es una concesión del PNV al PP”.
Udaberrian bete betean gaudela nabarmena da azokara joanez gero. Fruten artean, gorriak nagusi, bereziki gerezia. Erakargarritasun handia eragiten duten lekak ere gure artean dira, hori bai negutegikoak. Idoia Elorzak azaldu digu, astero bezala, azokan zein produktu diren nagusi.
Iberdrolak giza eskubideak urratzen dituela salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk, bihar, Gasteizeko Parlamentuan. Maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak “Iberdrola enpresan gertatzen ari diren prozesu judizialen inguruan” galdera luzatu zion zion Iñigo Urkullu lehendakariari. Horren ordez, Arantza Tapia sailburuak eman zuen erantzuna. Emandako erantzun hori ez-nahikoa izan zela iritzita, biharko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du koalizio soberanistak.