
Sign up to save your podcasts
Or


El alcalde de Gasteiz, Gorka Urtaran, enseñaba ayer su cara más beligerante con respecto a Errekaleor y anunciaba que ya ha instado a Ensanche XXI para que vaya preparando el derribo del barrio autegestionado de la capital alavesa. Una decisión que situa al PNV del lado del PP, el único partido que hasta hace poco se posicionaba en contra del diálogo y a favor del desalojo.
Hoy, en Kalegorrian, hemos echado un vistazo a la agenda para destacar una charla que hay programada para mañana, en la libreria Katakrak de Iruñea, organizada por la asociación sexológica Irrika. El titulo de charla es ya de por si atractivo: “La sexología sustantiva y el feminismo de los sexos”. Charla que correrá a cargo de dos expertos en el tema: Joserra Landarroitajauregi y Maria Arnaiz.
Gaurtik igandera bitarte literatura arnastuko da Zarautzen Literaturiaren edizio berrian. Larunbatean euskal idazleek aurten argitaratu dituzten hamaika liburu aurkeztuko dituzte Garoa liburudendan. Ana Galarraga antolatzailearen esanetan denetarik argitaratzen da Euskal Herrian eta, beraz, konplexuak kentzen hasteko garaia izan liteke.
Olatukoop ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzen duen sarearen baitan aurkitzen dugu Zabalduz kooperatibak. Koldo Loran eta Jon Amallobietak gizarte ekimenean egiten duten lana azaldu digute. Olatukoopen “gizartea hobetzeko nahia” duten proiektu anitzak daudela diote, eta eurek, administrazio publikoen zain egon gabe, gizartearen beharrak identifikatzeko lana ere egiten dutela azaldu digute.
Garaiko eta bertako elikagaien errepasoa egiten dugu astero Lierni Elorzarekin eta aste honetan, estreinekoz, hainbat produktu iritsi dira azoketara: azenario eta borraja berria eta oso preziatua den Gernika motako piperra. Udako lehen barazkiak ere aurkituko dituzue azoketan, eta bertako frutari dagokionez gereziak dira protagonistak urteko sasoi honetan.
Euskal preso politikoei aplikatzen zaien dispertsio politikak sufrimendu handia eragiten du presoen senide eta lagunengan, tartean, baita ume askorengan ere. Kurkuluxetan kultur elkarteak "Motxilaren umea" haurren eskubideen aldeko film pedagogikoa osatu du. Rita Naveira zuzendariarekin izan gara.
Nork ez du gustoko siesta? Idoia Torregaraik izugarri maite du, ezin du beragabe bizi. Astorroxa tartean 11 siesta mota daudela azaldu digu. Txikitan behartu egiten zaituzte, ume txikiak dituzunean ia ezinezkoa da, trena nahiz kotxea leku onak dira, siesta txarrak ere badaude, baita telebista aurrekoak edota asko luzatzen direnak.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako gazteak 30 urterekin joaten dira gurasoen etxetik, Jaurlaritzak zabaldu dituen datuen arabera. Langabeziak, prekarietateak nahiz etxebizitzaren prezioek eragindako errealitate bat da, gizarte osoan ditu, ordea, ondorioak. Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin aztertu dugu gaia tertulian.
Como solemos hacer habitualmente en Kalegorrian, esta mañana hemos dedicado unos minutos del programa para charlar con Igor Meltxor en “El chiringuito canaya”, un espacio radiofónico dedicado a destapar el llamado “Oasis vasco”.
El jueves pasado el Congreso de los Diputados aprobó la reforma de la estiba por 174 votos a favor, 165 votos en contra y 8 abstenciones. Entre los 174 votos a favor, estaban los cinco del PNV.