INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • “Guztiok ditugu LGTBI jarrerak”

    Nafarroan abian den aldaketaren baitan LGTBI kolektiboa urrats garrantzitsuak ematen ari da. Gobernuak unitate berezi bat osatu du, iaztik martxan da Kattalingune zerbitzu publikoa eta parlamentuan LGTBI kolektiboaren berdintasuna bermatzeko legea tramitatzen hasiko dira aste honetan. Kepa Yecora Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuko kidearekin eta Erika Salvatierra Urtasun Kattalinguneko langilearekin aztertu dugu egoera.

    22 min
  • PSOE: neoliberalismoaren alde edo kontra?

    Jule Goikoetxea analista politiko eta EHUko irakaslearekin aztertu dugu PSOEko idazkari nagusi berriaren hautaketa. Goikoetxearen esanetan PSOE krisian dago, Europako sozialdemokrazia bezala, politikagintzako ardatz nagusia aldatu egin delako: Neoliberalismoa da ardatz berria eta alde edo aurka kokatu behar dira indar politikoak.

    25 min
  • Ez gara bakarrak munduan

    Munduko kantu inprobisatuei begira jarri gara Ane Labakarekin egiten dugun bertsolaritza tartean. Badira urte batzuk munduari zabaltzea erabaki zuela Bertsozale Elkarteak eta hortik, munduko kantu inprobisatuak ezagutu eta gurea mundura zabaltzeko egin diren ekimen desberdinak. Beñat Gaztelumendik zuzendurikoa da, besteak beste, Mundu bat ahoz ahoz dokumentala. Biak izan dira gurean. 

    28 min
  • "Euskaraz kantatzen hasi eta plazetatik jendea joan egiten zen"

    Oraingoan berriz, lehen egunean agortu dira Akelarre ikusteko kontzertuko sarrerak. Gaur eta bihar Hernaniko Oialumen ariko dira "Gauero zuzenean" diskoa kaleratu zutela 30 urte igaro direla ospatzeko. Berrikuntza ugari ekarri zituen plaza talde honek 70-80 hamarkadan eta arrasto luzea utzi du gaur arte. Nork ez du ezagutzen "Hotel California" kantua?

    27 min
  • Nola elikatu kirola egin ostean?

    Sukalde tartean bere gogoeta eta errezetak ekarri dizkigu ohi bezala Imanol Zubelzuk. Gaurkoan, kirola egin ostean jatea komeni den osagaiez hitz egin digu. Karbohidratoak eta aminoazidoak nabarmendu dizkigu, baita potasioa ere. Nuddleak barazki eta haragiarekin jatea oso egokia izan daiteke baita platano bat jatea ere. On egin!

    11 min
  • Zer balore dute Errekaleor bezalako guneek?

    Atzoko Errekaleorreko gertakariei begira jarri gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Antzeko proiektua izan daitekeen Frantziako ZAD guneaz ere egin dugu gogoeta eta Iberdrolaren jardunetik tiraka energia alorrean lortu beharreko burujabetzaz hitz egin dugu. Lasalleren hitzak ere ekarri ditugu.

    25 min
  • Larraitz Ugarte e Iñaki Anasagasti debaten sobre presupuestos y Guardia Civíl

    Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Iñaki Anasagasti y Larraitz Ugarte han debatido en torno al bronco debate que tuvo lugar ayer en la cámara de Gasteiz, donde la mayoría parlamentaria (EH Bildu, Elkarrekin-Podemos y PSE) votaron en contra de los Presupuestos Generales del Estado, porque “consolidan la desigualdad acentuada durante los años de crisis”.

    0 min