
Sign up to save your podcasts
Or


Esta mañana, en Kalegorrian, hemos conocido una asociación bilbaina que lleva 14 años trabajando en la lucha contra la exclusión social. Hablamos de la Posada de los Abrazos, que ha organizado un vermú solidario para este domingo a las 12.00 de mediodía, en el bar Muga, que en el Casco Viejo de Bilbao y que servirá para recaudar fondos y poder seguir con su labor.
Lectura critica diaria de la prensa estatal con el periodista Martin Garitano.
Azoken tartean garaiko eta bertako produktuen asteroko errepasoa egin dugu Lierni Elortzarekin. Gereziak izan dira aste honetako nobedade nagusia; Gabiri, Etxauri eta Itxasuko gereziak. Pepino edo luzokerrak ere aipatu ditugu baita udaberriko zizak ere. Beste "poxa", Donostiatik iritsitako ekoizle gazte berria izan da, eztigilea.
Astorroxa umore tartean Frantzian topatu dugu Giussepe Olaizzola opera kritikoa opera abeslari bati eskolak ematena, astoa eta mandoa alboan dituela. Bi opera eder ekarri dizkigu gaurkoan "opari ederra sensiblea den jendearentzat" esanaz eta gomendioak ere bidali dizkie Eurovisioneko abeslariei.
Larunbatean hasi eta datorren asteburura bitarte, herrialdeen arteko mundu mailako surf txapelketa ospatuko da Biarritzen. Garrantzia handiko txapelketa da, 2020. urtean Japonen jokatu diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko baliogarria delako. Euskal surflariek ordea, ezin izango dute euskal selekzioarekin lehiatu. Frantziako surf federazioak 2001. urtean Euskal Herriko surf selekzioari Hossegorren jokatu zen Europako surf txapelketan parte hartzea galarazi zionetik, euskal selekzioak ezin izan du gehiago txapelketa ofizialetan parte hartu.
1974ko maiatzaren 20ean Jose Luis Mondragon Elortza 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roke Mendez Villada 21 urteko santurtziarra erahil zituzten Espainiako Guardia Zibilak eta poliziak antolatutako segadan. Ez zen epaiketarik izan, ezta ikerketarik ere. Horregatik, egia ezagutu asmoz talde bat sortu berri dute Hondarribian eta larunbat honetarako, segadaren 43. urteurrenean, omenaldia antolatu dute Asturiagako hondartzan.
La dinámica “Kalera Kalera!” que lucha a favor de los presos y presas políticas vascas ha organizado para este sábado seis marchas a prisiones del Estado español y francés. Unas marchas que llegan después de que la semana pasada se conmemorase el 40 aniversario de la Semana ProAmnistía y en un momento en el que se cumplen 30 años desde que se activó la política de dispersión.
Lectura critica diaria de la prensa estatal con el periodista Martin Garitano.
Asteko argazkiak atalean Mexikon hil berri duten Javier Valdezen gorpuaren argazkiarekin abiatu gara, Gara egunkariak aste honetan bere azalean jarri duena. Eredutzat jarri digu Jagoba Manterola Argazkipress-eko argazkilariak, izan ere, askotan morboa duten argazkietara jotzen baita. Hil dituzten kazetariei ere aipamena egin diegu.
Hiru urte bete ditu Olatukoopek, ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen duten sareak. Gorka Julioaren esanetan “heldutasun puntu bat” lortu du egitasmoak. Une honetan sektore ezberdinetako 25 proiektu barne hartzen ditu.