
Sign up to save your podcasts
Or


Turismo ereduen inguruko eztabaida sortu da azkenaldian, batik bat, Aste Santuen jiran ikusi ditugun Gaztelugatxe, Donibane Lohizune edo Donostia masifikatuen harira. Badira ordea, bestelako turismo eredua bultzatzen ari diren herriak. Euskara, euskal kultura, paisaia edo lehen sektorea jarri dituztenak oinarrizko balore gisa. Azpeitia, Zerain eta Baztango adibideak ezagutu ditugu.
Kimioterapiak gosea kentzen du edota beherakoa eta goragalea sortu. Minbizia duen gaixoak ordea, beharrezkoa du indartzeko jatea. Baina zer jan? Zer komeni zaio kimioterapia jasotzen ari den pertsona bati jatea? Horretan laguntzeko errezeta liburua kaleratu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak, tailerrak ere antolatu ditu. Tartean Mireia Alonso izan dute irakasle.
Batukadarena bada azken urteetako fenomenoa gurean, ugaritzen ari dira batukada taldeak eta, batik bat, emakumez osatutakoak. Nork ez du ikusi emakumez osatutako batukada talderik herriko jaietan edota martxoaren 8aren jiran? Euskal Herriko Batukada Feministen Sarea ere sortu dute eta asteburu honetan topaketak dituzte Altsasun. Ainara Sarasketa irakaslearekin hitz egin dugu.
KoopFabrikak antolatuta 30 lagun inguru izan dira berriki Bartzelonako Sants auzoan bertako mugimendu interkooperatibista ezagutzen. Can Batllo espazio autogestionatua da bertan ikusi duten proiektuetako bat. Tapuntuko Arkaitz Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.
Hamar urte bete ditu Donostiako Doka Kafe Antzokiak eta hori ospatzeko I.Dordoka Fest jaialdia antolatu dute bihar Antiguo auzoko frontoian. Taula gainean ariko dira Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta Skakeitan taldeak, Euskal Herriko zein Estatuko talde esanguratsuak. Ibilbide honetan egindako lanaren erakusleiho izango dela jaialdia uste dute. Ekain Ormazabal kudeatzaileaa izan da gurean.
Ostiralero bezala ipar Euskal Herriko aktualitatea aztertu dugu gaur tertulian Ihintza Arrieta, Pantxika Arrambide eta Idoia Eraso kazetarien laguntzaz.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Iñaki Anasagasti, Ainhoa Beola e Iker Rioja han reflexionado en torno a la reunión que mantuvieron el miércoles el lehendakari de la CAV, Iñigo Urkullu, y el presidente de la Comisión Europea (CE), Jean-Claude Juncker.
Estos días se cumplen 40 años desde que tuvo lugar la Semana ProAmnistia del 77. Fue la semana más trágica en Euskal Herria tras la muerte de Franco. En concreto, un 12 de mayo como hoy pero de hace 4 décadas, la Guardia Civil disparó con fuego real contra una manifestación en Errenteria que reclamaba la amnistía total. Hubo cinco heridos de bala y uno de ellos falleció. Inmediatamente las protestas se extendieron a todo Euskal Herria, la represión se recrudeció y en los días siguientes hubo otros seis muertos.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Mikel Aramendi, Joseba Agirretxea e Iñaki Antiguedad han debatido en torno al polémico inicio de la obras de la incineradora de Zubieta.
Asteko argazkiak atalean hiru argazki solte ekarri dizkigu gaur Bostok Photoko Gari Garaialdek. Solteak baina guztiek atzean istorio bat gordetzen dutenak eta gehiago jakin nahia ere sortzen digutenak. Azken argazkian elefantea Indian ala balea Zarauzko hondartzan ikusten duzu zuk?