INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "Beharbada igande honetan lortuko dugu Macroni konpreniaraztea Herri Urrats zer den"

    "(H)aizu!" lelopean burutuko da aurtengo Herri Urrats, igande honetan Senperen. Aizu erran nahi diote Frantziako botereari eta tokiko hautetsiei euskara garatzen lagun dezaten baita herritarrei ere aurten bereziki garrantzitsua dela hurbiltzea testuinguru politikoagatik eta esku artean dituzten proiektuengatik. Izan ere, Euskal Elkargoa martxan jarri berri eta frantziar presidentea izendatu berri burutuko da jaia. Irailean gainera lizeo, kolegio eta ikastola berri bana zabalduko dira.

    29 min
  • Artilea baloratu eta mimatu

    Ez dago zalantzarik eskuekin lan egiten duela, hauek ikusi besterik ez dago. Artisaua da Sandra Cliville eta artiletik abiatuz fieltroarekin jantzi eta oihalak egiten ditu. Azokak eta nazioarteko jaialdiak dira bere lanaren erakusleiho baina ofizio ezezaguna dela ez du zalantzarik. Duela bi urte jasotako EAEko artisau sariarekin kritiko da baina artilearekin lan egiteko arrazoiak eman dizkiola aitortzen du. Bere tailerrean izan gara.

    28 min
  • Zer esan norbait hiltzen denean? Mezu alternatiboak badaude

    Astorroxa umore tarteko gonbidatu izan dugu gaur Onintza Enbeita. Bizitza esnatu eta goratzeko urtaroan gauden arren, heriotzarekin lotutako gai bat ekarri digu, betiere umore puntua jarriz: hildakoei jartzen zaizkien esaldiak. Hildakoekin zintzoak eta humanoak izateko proposamena egin digu eta berari jartzeko esaldia ere aurreratu digu: "hemen nau nire borondatearen kontra".

    18 min
  • "Euskaraz normaltasunez ikertzeko eskubidea"

    Inoiz baino gehiago ikertzen da euskaraz baina zer nolako prestijioa du honek? Euskal produkzio zientifikoari aupada bat ematea beharrezkotzat jotzen du UEUk eta hortik bigarren aldiz antolatu duten Ikergazte Kongresua, gaur Iruñean abiatu dena. 180 ikerlari bilduko dira bertan gaur hasi eta ostirala bitarte. Idoia Torregarai komunikazio arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

     

    15 min
  • Negu Gorriak beharrean, "Fermin eta pipermin gorriak" izan balira?

    Euskal Kantugintzaren atalaren baitan Negu Gorriaken kantuak aztertu eta bertako sanpleak nondik datozen aztertzen dugu NG Samples azpiatalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Hainbat kantu aztertzearekin batera taldearen izenaren jatorriaz teoria hori azaldu digute, Red Hot Chili Peppers-en eraginez "Fermin eta pipermin gorriak" jartzekotan egon zirela. Bederatzigarren rounda iritsi da!

    30 min
  • Pornoaz hitz egin behar da gaztetxoekin?

    Amelia Barquinek ez du zalantzarik, pornoaz hitz egin behar da gaztetxoekin. Dohaineko pornoa delako nerabe gehienei sexuaz hitz egin dien lehen solaskide bakarra eta nagusitzen den porno ereduaren balioak arriskutsuak eta ez osasuntsuak izan daitezkelako. Baina nola hitz egin? Zein behar ditugu bai heldu zein gazteek? Zein eragin dute sare sozialek? Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin hitz egin dugu tertulian.

    27 min
  • Zaborren atzean interes politikoak nagusi?

    Gaur inauguratu dute ofizialki eta hasi dira Zubietako erraustegiaren obrak. Aldekotasunak eta kontrakotasunak agertzearekin batera polemika sortu du EAJren egoitzaren aurka Ernai gazte antolakundeak egindako ekintzak. Horri begira jarri gara tertulian Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin.

    26 min