INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Politika egiteagatik torturatuak eta bortxatuak

    Uruguay, Txile edo Argentinako diktadura garaietan egiturazkoa izan zen antolatuta zeuden emakume ezkertiarren aurkako biolentzia sexuala. Berrogei urteko isiltasunaren ondoren hasi dira emakume haiek gertaturikoa kontatzen. Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko ataleko buruak ekarri digu gaia.

    20 min
  • "Diru publikoa multinazionalen etekin garbia bihurtzeko modua da erraustegia"

    Gaur hasiko dituzte Zubietako erraustegiaren obrak. Zerbait bukatzen ote da ala aurrera jarraituko du erraustegiaren aurkako mugimenduak? Gaur bertan mobilizazioak deitu dituzte herrietan eta maiatzaren 27rako Errausketaren aurkako Eguna antolatu Zubietan. Ingurumenean eta osasunean kaltea eragiteaz gainera ekonomian ondorio larriak izango dituela uste dute.

    22 min
  • Pasatzen utzi ala salatu?

    Gertatu zen lehenago beste batzuekin eta gertatu da orain Miren Gaztañagarekin lehenik eta Itziar Ituñorekin ondoren, euskal aktoreen aurkako boikota sustatu dute beste behin ere estatu espainiarretik. Nola bizi dute aktore zein zuzendariek? Nola jokatu? Nahikoa babes badute euskal aktore zein zuzendarik? Itziar Ituño, Tessa Andonegi eta Jon Garañorekin hitz egin dugu.

    28 min
  • Haurtzaro ikastola: 50 urte euskalgintza eta herrigintza sustatzen

    Eskola edo ikastolako urteak bizitzako lehen urteak izaten dira, lehen harremanak, barreak, haserreak, jolasak...ehunka oroitzapen geure barrenean geratzen direnak. Horiek guztiak bildu eta 50. urteurrena ospatzeko Oroitzapenen Jaialdia antolatu du biharko Oiartzungo Haurtzaro ikastolak. Oroitzapen horietako batzuk ekarri dizkigute Sorkunde Lekuona zuzendariak eta Aiora Perez de San Roman ikasle ohiak.

    20 min
  • Macron-Le Pen, eta Ipar EHk zer?

    Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzuliari begira jarri gara tertulian Ixabel Etxeberria eta Goizeder Tabernarekin. Macron eta Le Penen arteko aste honetako buruz burukoa aipatzeaz gainera, Ipar Euskal Herrian dagoen giroaz eta batak zein besteak izan dezaken jarraipenaz edo abstentzioaren presentziaz gogoeta egin dugu.

    25 min