INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Asteko argazkiak: M1 gorria munduan

    Asteko argazkiak atalean maiatzaren lehenari begira jarri gaitu Irantzu Pastor argazkilariak. Zehazki, Estambul, Atenas, Pakistan eta Kubako argazki bana ekarri digu eta horiek aipatu ditugu. Argi dago, munduan barna langile borroka bizirik dagoela.

    13 min
  • Juanma, Leo...AEKren lanaren emaitza

    Amaitu zen Korrika baina aurrera jarraitzen du AEKren lanak, helduen euskalduntzeak, alegia. Askok AEK Korrikarekin lotzen badute ere oinarrian euskara irakasleak dira eta horretan lan egiten dute urte osoan. Egiten duten lan horri aurpegiak jartzea garrantzitsua jotzen dute eta horregatik abiatu zuten AEK jendea egitasmoa. Aurten Leo Turiño aurkeztu digute.

    23 min
  • Lehen tomateak agertu dira

    Azoken tartean garaiko eta bertako produktuen ohiko errepasoa egin dugu Lierni Elortzarekin. Larreen irekiera aipatzearekin batera produktu berriak nabarmendu ditugu: Azkoititik iritsitako lehen tomateak, tipula gorria eta borraja, baita marrubiak ere. Piper, aza landareen garaia ere badela esan digu Elortzak eta landare aromatikoei ere egin diegu leku.

    14 min
  • Orain arteko galdeketarik masiboena egingo du Gure Esku Dagok igandean

    Igande honetan, maiatzak 7, erabakitze eskubidearen aldeko beste olatu bat izango da Euskal Herrian. Orain arteko olaturik masiboena, gainera. Debabarrena, Durangaldea, Lea-Artibai, Uribe Butroe, Uribe Kosta eta Urola Kosta eskualdeetan nahiz Zeanuri, Zubieta, Lasarte-Oria, Usurbil, Legutio, Urkabustaiz eta Orozko herrietan galdeketak egingo dituzte igandean, Gure Esku Dagok antolatuta.

    15 min
  • Turismoarekin sututa eta pixaren iraultza aldarrikatuz!

    Astorroxa gure umore tartera beste behin ere bisita egin digu Dolores Mujika "Doloxek". Zoriondu gaitu, Idoia Torregarairi muxu handi bat bidali dio eta segidan bere haserre eta aldarrikapenak agertu dizkigu: turismoak Donostian izan duen gorakadarekin sututa dago eta Gazte Akelarretik bueltan pixaren iraultza aldarrikatu du. Bilgune Feministarentzat ere badu proposamena: hiztegi bat.

    16 min
  • Botere(tze) feminista, inzidentzia politikoa lortzeko

    Euskal Herriaren burujabetza feminista lortzeko feminismotik inzidentzia politikoa izatea ezinbestekotzat jotzen du Bilgune Feministak eta horregatik, botere(tze) feministan oinarrituko dira larunbat honetan Berriozarren izango diren Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak. Ospakizunetik ere izango du, hamabost urte bete baititu talde feminista honek. Bertako hiru belaunaldi batu ditugu: Kakun Guarrotxena, Miren Aranguren eta Naia Torrealdai.

    36 min
  • Umoreak hartuko du Arrigorriaga

    Ostiralean hasiko da Arrigorriagan XXII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia. Igandea bitarte 11 ikuskizun eta bestez gozatzeko aukera izango da, guztiak dohainik gainera. Herriko hiru gune bihurtuko dira eskenatoki: udaletxe plaza, frontoia eta kiroldegia. Amagoia Garaizabal Armesto jaialdiko zuzendari eta udaleko kultur teknikariak eman dizkigu xehetasunak.

    12 min