
Sign up to save your podcasts
Or


Euskal Kantugintza atalean emakume musikariek duten ikusgarritasunaz edo ikusezintasunaz aritu gara Leire Palaciosekin. Musikariek eurek jasan behar izaten dituzten komentarioak, gutxiespenak edo biolentzia anitzak aipatu ditugu. Baita hainbat musika jaialdik (Azkena Rock edo Ze Premikin!) agertu duten emakume presentzia eza ere. Oholtzaz kanpoko ikusezintasunak ere nabarmendu dizkigu Palaciosek.
Herritarren mobilizazioari esker lortu du, azkenik, Oier Gomezek bere gaixatotasunari libre eta etxetik gertu aurre egin ahal izatea. Hegazti gripearen aferan ere, Baxe Nafarroako eta Zuberoako laborariek garaipen garrantzitsua lortu dute aste honetan. Ggaraipen hau ere ehunka herritarren mobilizazioari esker izan da, hein handi batean.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Iker Rioja y Niko Moreno han debatido en torno a la moción de censura presentada por Podemos contra el Gobierno de Mariano Rajoy.
Hoy se conmemora el Día Mundial de la Seguridad y la Salud en el Trabajo, una jornada que hemos aprovechado para hablar de la realidad de las trabajadoras del hogar en Euskal Herria, ya que, sufren una situación de indefensión casi total.
Gernikako bonbardaketak utzitako arrastoei buruzko gogoeta baten soinu banda egin du Aitor Etxebarriak Markak diskoan. Hamar urtez "El Txef A" bezala musika elektronikoan aritu ostean zinemarako bere lehen lana egin du, Hannot Mintegia lagunak proposatuta. Azken honek egindako Gernika dokumentalerako soinu banda da Markak. Etxebarria berak aurkeztu digu.
Amaitu da gurean sagardoa egiteko garaia, espetxean aldiz urte osoan egin daiteke. Esaterako, San Juan bezpera ospatzeko egiten zutela kontatu digu Iñigo Elizegi preso politiko ohiak espetxeko errezetak atalean. Baina nola egin daiteke sagardoa espetxean? Sagardoa bakarrik ez, bizkotxo eta beste egiteko legamia ere lor liteke horrela. Entzu, entzun.
Udaberriarekin batera iritsi dira Susa argitaletxeak kaleratzen dituen Munduko Poesia Kaiera berriak. Maialen Berasategik ekarri du euskarara Adrienne Rich, Uxue Alberdik Alfonsina Storni eta Iker Alvarezek Dylan Thomas. Ohi bezala, kaieren zuzendari Beñat Sarasolak aurkeztu digu bakoitza eta Maite Bidarte Sotak irakurri dizkigu ahozgora bakoitzaren poema bana.
2004an jarri zuten martxan Argentinako Necochea Euskal Etxeko lagunek Hator Hona programa, helburua euskal gazteak bertara joatea euskara eta euskal kultura zabaltzera. Hamairu urte eta gero oso gustura daude emaitzekin eta aurten ere deialdia egin dute. Igandean amaituko da izen emateko epea. Necocheako Juantxi Yacominik eman dizkigu azalpenak.
Oier Goméz afronta ya su enfermedad fuera de prisión. Ayer por la tarde conociamos la noticia de la suspensión de las tres euroordenes que pendían todavía sobre el preso gasteiztarra, y que suponien el último obstáculo para su libertad. Su abogada Clara Rouget confirmaba ya pasadas las seis de la tarde a los medios que “La Cámara de Instrucción del Tribunal de Apelación de París acababa de ordenar la puesta en libertad de Oier y no le había impuesto ninguna condición, con lo que inician ya los trámites necesarios para que sea trasladado en los próximos días a Baiona».
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Mikel Aramendi, Joseba Agirretxea e Iñaki Antiguedad han debati y reflexonado sobre los últimos casos de corrupción destapados en el seno del Partido Popular.