INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Argazkiek ez dute beti dirudiena kontatzen

    Asteko argazkiak atalean azken egun hauetan berriro zabaldu den 1967ko Bostongo Maratoiko argazkia hartu du oinarri Gari Garaialdek. Kathrine Switzer bertan parte hartu zuen lehen emakume gisa zabaldu bada ere ez da guztiz zuzena. Hedabideetako desinformazioaz eta ezkutatzen den informazioaz ere gogoeta egin dugu, horretarako, Venezuela eta Katxemira aipatuz.

    15 min
  • Eta Argentinak negar egin zuen haiekin batera...

    Momentu hunkigarri asko bizitu dituztela Argentinara egindako bidaian kontatu digu Iñaki Lizaso pilotariak. Bertso Pilota ekimenarekin joan ziren zazpi lagun bertsoa eta pilotaz gainera Euskal Herri zati bat bertako euskal etxeetara eramatera. Trukean ere asko jaso dute.

    25 min
  • Ziza eta barraskiloa, San Prudentzio girotzeko

    Azoken tartean San Prudentzio egunari begira jarri gara lehenik eta behin Lierni Elortzarekin. Ziza eta karakolak aipatu ditugu, batzuek hain gogoko dituztenak eta besteek hainbeste gorrotattzen dituztenak. Barazkien artean, udaberriko aza eta bitarteko porrua nabamendu dizkigu Elortzak. Eta amaitzeko, elurrarekin batera etorri izan diren gereziak.

    13 min
  • Gizarte zibilaren aroa

    Gatazkaren konponbidean, burujabetzarako bidean, errefuxiatuekiko elkartasunean, laborarien bizi baldintzetan...gizarte zibila protagonista nagusi izaten ari den aroa zabaldu ote da gurean? Zer nolako potentzialitatea du gizarte zibilak? Gernikan gaur gizarte zibilaren aurka egindako eraso bortitza gogoan dugun honetan, esparru honetan eredu diren hiru herritarrekin hitz egin dugu.

    31 min
  • "Espainia izango zena finkatzeko oinarria izan zen Gernikako bonbardaketa"

    Gernika Batzordeko eta Foro Sozialeko kide Sabin Ibazetak argi du faxistek erabilera propagandistikoa egin zutela Gernikarekin, gerra estrategia izan zela. Espainia estatu demokratikoa balitz ardura eta erantzunkizunak argitu izan zituela gaineratu du. Eta hurrengo urterako proposamena ere egin digu, hurrengo Gernika Saria Foro Sozialari ematea.

    18 min
  • Lapurra gure etxean ere ba ote dago?

    PPren ustezko ustelkeria kasuei begira jarri gara tertulian Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin. Zehazki, Lezo auzian Zubietako erraustegia esleitu zaion Urbaser enpresa miatu izanak duen eraginaz hitz egin dugu. Oier Gomez preso politikoaren egoerari ere erreparatu diogu.

    25 min