
Sign up to save your podcasts
Or


Ordizian atzo izan zen Artzain Egunarekin hasiera eman zitzaion Idiazabal gazta jatorriaren denboraldiari. Bertako protagonisten hitzak ekarri dizkigu Lierni Elortzak: Xanti Etxezarreta erregulartasunaren saria jaso zuen artzaina eta Joxemari Uztarroz Idiazabal jatorrizko izendapenaren lehendakaria.
Ernai eta Aitzina gazte erakundeetako dozenaka lagun prestaketa lanetan ari dira egunotan Igorren, bihar abiatuko den Gazte Akelarrean ehunka gazteei egitaraua oparoa eskaini asmoz.
Esta mañana, en la tertulia políitica de Kalegorrian, Irantzu Varela y Guillermo Paniagua han reflexionado en torno a los recortes se están teniendo lugar estos últimos años en la Renta de Garantía de Ingresos (RGI).
Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, Aberri Asteburua ospatuko du Gazte Abertzaleak erakundeak Gernikan. Besteak beste, larunbatean Nazio Batzarra ospatuko dute eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko dute.
Este domingo, 16 de abril, en la celebración del Aberri Eguna, la convocatoria de Independentistak en Gernika combinará la reivindicación de “un Estado vasco democrático y social” con la conmemoración, diez días después, del 80 aniversario del bombardeo de la villa por la aviación nazi, al servicio del levantamiento franquista, para lo que colabora con la asociación Gernika Batzordea.
Elikagai osasuntsuak izatea guztion eskubidea da baina guztion eskura al daude? Denda biologikoetako prezioak askotan altuak izaten dira eta ez dauden denen eskura. Alternatiba, bitartekaririk ez izatea da eta zuzenean ekoizle eta kontsumitzaileak harremantzea. Horretarako, formula berria dira supermerkatu kooperatiboak, gurean ere lekua egiten ari direnak.
Astorroxa gure umore tartean aspaldiko bixita jaso dugu, Idoia Torregarairena, ongi etorri! Hospitalean egin behar izan duen egonaldiari ere atera dio zukua eta hemen bere kontakizuna. Tratua oso ona, oilasko egosia baita ere baina denbora luuuuuze batean ez duela bueltatzeko asmorik ziurtatu digu Torregaraik.
Aste honetako bi hitzordu nagusiei begira jarri gara gaurko tertulian ere Ana Eizagirre eta Zigor Etxeburuarekin, armagabetzeari eta Korrikari begira. Gurean zabaldu den aro berriaz, gauzak egiteko modu berriez egin dugu gogoeta. Baita Korrikak eman digun "txuteaz" ere.
Aurtengoa kolosala izan dela ez dute zalantzarik Korrikako arduradunek. Oso gustura agertu da Asier Amondo 20. edizio honek izan duen erantzunarekin. Oraindik koxka batzuk igo behar duela Korrikak uste du, halere, eta instituzioen eta eragile sozialen arteko elkarlanean jarri du fokoa.
Euskal kantugintza atalean gizonezkoek emakumezkoei buruz idatzi eta kantatutako abesti sorta ekarri digu Andoni Tolosak. Aipagarriak 1976 urte inguruan egindako Ama hil zaigu (Mikel Laboa), Adela (Oskorri, Gabriel Aresti) eta Perttoli (Errobi).