
Sign up to save your podcasts
Or


Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Hedoi Etxarte y Kizkitza Gil de San Vicente han debatido en torno al “Brexit” y su derivada escocesa. También han comentado la crisis institucional abierta en Irlanda del Norte.
Martxan da Koopfabrika Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa. Baina nola egin norberaren proiektua bizigarri? Nola osatu lantalde egokia? Eta finantziazioa? Gidari lana egiteko tutoretza prozesua jarriko dute martxan. Tapuntu-ko Mikel Olaizek eman dizkigu xehetasunak.
Enrique Ibabe, Bittor Allende, Julen Kaltzada, Alvaro Gurrea, Lurdes Mendinueta, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo edota Urtsa Errazti izan ziren ideia zoro baina bikain hura izan zutenak eta horiek omenduko ditu aurten Korrikak, hain zuzen. Otxandiora abiatu aurretik Urtsa Erraztirekin hitz egin dugu eta lehen edizio hartako anekdota hainbat kontatu dizkigu.
Espetxeen aurkako Tattoo Circus Euskal Herria topaketak egingo dituzte asteburu osoan zehar Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan. Jardunaldi bereziak dira, beste beste, ardatza tatuaiak direlako, baina guztia ikuspegi solidario batetik eta espetxeekiko jarrera kritiko batekin.
La semana pasada la izquierda abertzale prsentaba una nueva dinámica en favor de los represaliados políticos vascos. La campaña lleva por titulo “Euskal Udaberria Kalera, Bakea eta Askatasuna irabaztera”, una iniciativa enmarcada en la dinámica “Kalera Kalera!”, que comenzará el próximo 17 de abril, Día Internacional de los y las Presas Políticas.
Udaberriko ekinozidioarekin batera berriki hainbat herrialdetan ospatu duten Newroz jaiari begira jarri gaitu Irantzu Pastorrek asteko argazkiak tartean. Kurdistan zein Afganistango argazkiak. Horrezgainera, errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko berriki Balkanetara egin duen bidaiaz hitz egin digu eta zoriondu ere egin dugu, 2004ko Literatur Nobel sariaren liburuko azalerako bere argazki bat hautatu baitute.
Hamabostean behin egiten dugun moduan, zientzialri loturiko gaiaka jorratu ditugu “Zientzia eta kritika” atalean Unai Pascual zientzialariarekin eta BC3 ikerketako taldeko kidearekin. Ekosistemak kontserbatzeko ahaleginetan, zientzilariek 2000. urtetik erabiltzen dute kontzeptu hau mundu guztian.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Irantzu Varela y Guillermo Paniagua han hablado sobre el “Brexit”, que ya está en marcha con la activación del Artículo 50 del Tratado europeo de Lisboa.
Astorroxa gure umore tartean gaur Dolores Mujika "Dolox" izan dugu. Hilabete honetako errepasoa eginez kontatu digu Lilatoian oso ondo pasa zuela, M8ko manifestazioa indartsua iruditu zitzaiola eta Ekonomia Feministari buruz berriko Azpeitian egin den foroan asko ikasi duela. Zenbait aldarrikapen ere baditu, entzun!
Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Printzipal antzokian. Nondik datoz egungo fruituak, belaunaldi berriak? Zein da Arabako bertsolaritzaren historia, Bertsozale Elkarteak izan duen ibilbidea eta txapelketak markatu duena? Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak kontatu digu.