INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Ezjakintasunez beteta datorren Brexita

    Gaur jarri du martxan Brexita Britainia Handiak. Bi urteko negoziazioak abiatuko ditu orain Europar Batasunarekin. Zer negoziatuko da bertan? Zer dago jokoan Brexitarekin? Nola eragingo die herritarrei? Edinburgo eta Londonen bizi diren euskaldunen testigantzak biltzearekin batera analisia egin dugu Txente Rekondorekin.

    22 min
  • “Korrika badator eta nabari da. Kirioak dantzan dira leku guztietan!”

    Egun bat besterik ez da falta euskararen aldeko jai handia hasteko. Bihar abiatuko da Korrika Otxandiotik eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Egun horietan guztietan zehar, herriz herri ibiliko da Korrikaren lekukoa, aurten “Batzuk” lelopean. Leloa izango da, urtero bezala, nobedade nagusietako bat. Leloak barnebiltzen duen mezua, alegia. Eta horrekin batera, badira ere nabarmendu beharreko bestelako kontuak, hara nola, 20 edizio honetan Korrikak jaso duen babesa.

    17 min
  • “Imaginar que os rebajan un 15% vuestro sueldo. Eso está pasando con la RGI”

    Un grupo de ocho activistas vinculados a distintas asociaciones sociales de Bizkaia cumplen hoy cinco días en huelga de hambre en defensa de la RGI, “un derecho conquistado a través de la movilización”. Los huelguistas demandan a Lakua que aplique el incremento del 8% del SMI al RGI y exigen también que en los presupuestos de este año no se recorte el 7% en la Renta de Garantía de Ingresos.

    14 min
  • "Inoiz euskaraz egin den lanik handiena da Wikipediakoa"

    7.000 hizkuntzetatik 300 inguruk baino ez dute Wikipediako bertsiorik eta tartean gaude gu. 2003an ikusi zuen argia euskarazko Wikipediak eta dagoeneko ia 300.000 artikulu ditu. Zabaltzen eta kalitatezko edukietan sakontzen joan nahi dute Euskal Wikilarien Elkarteko lagunek. Bertako kide Galder Gonzalezek hitzaldia eskainiko du gaur Baionako Zizpa gaztetxean.

    19 min
  • Brexita, nazio burujabeentzako aukera

    Asteazkenean jakinaraziko dio formalki Erresuma Batuko gobernuak Bruselari EB uzteko erabakia eta horrela martxan jarriko da brexita. Nola eragiten ari da hau Eskozia, Irlanda edota Gales bezalako nazioetan? Eta EBeko gainerako herrialdeetan, Alemania edota Espainian esaterako? Urtzi Urrutikoetxea ETBko nazioarteko gaietako arduradunarekin aztertu dugu.

    19 min
  • Iparra Hegoa, 22 urtez muga zubi bihurtzen

    Hogeitabi urtetik gora dira Urruña eta Segurako herritar hainbat elkartu, eta elkar ezagutzeko helburuz Iparra Hegoa elkartea sortu zutela. Emaitza horren ondorioz, aurten XXII. Kultur Astea antolatu dute, gaur hasi eta igandean amaituko dena. Ekimeneko bi arimekin hitz egin dugu: Xabier Albizu eta Beñat Elizondorekin.

    12 min