INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "Carmen Albak eman dio sarrera autobusari Nafarroan"

    Hazte Oír autobus transfoboari atzo Iruñean emandako erantzunari begira jarri gara gaur eta, besteak beste, Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidentearekin hitz egin dugu. Bai, legebiltzarra, bai gobernua eta baita udala ere koordinatuta aritu zirela eta autobusari harrera ez-erosoa egitea erabaki zutela esan digu. Aldiz, gobernu espainiarreko ordezkaria izan zela sarrera ahalbideratu zuena.

    12 min
  • "Transfobia agenda politikoan sartu da"

    Hazte Oír autobus transfoboari atzo Iruñean emandako erantzunari begira jarri gara gaur. Besteak beste, LGTB kolektiboaren izenean Kattalingorri elkarteko idazkari Raul Lopezekin hitz egin dugu. Berak adierazi digu, Iruñeak erantzun argia eman diola transfobiari eta kanpaina faxista baten bidez bada ere transexualitatea ikusgarriagoa egi dela.

    11 min
  • Joseba Egibar: “El PNV no tiene nada que ver con el caso Cabieces”

    Esta mañana, en Kalegorrian, hemos entrevistado al presidente del Gipuzkoa Buru Batzar del PNV Joseba Egibar. Egibar se ha referido al anuncio del desarme definitivo de ETA que tendrá lugar el próximo 8 de abril y ha puesto en valor el papel que “en todo este proceso” está desarrollando el Gobierno de Iñigo Urkullu.

    23 min
  • "Matxismo kamuflatu asko dago musika kazetaritzan"

    Jarrera matxista hainbat salatu ditu Belako musika taldeak publikoki, eta bereziki kazetaritza alternatiboaren izenean idatzi eta esaten direnengan jarri nahi izan dute fokoa. Jenesaispop hedabidean egindako salaketa facebook-eko euren horman jarri eta gaur Lore Billelabeitiarekin hitz egin dugu. Amorrua eta tristura sentitzen dituztela aipatu digu.

    24 min
  • Zoriontasuna diogunean, zertaz ari gara?

    Autolaguntzak, terapiak, psikologoak, couching-ak...negozio bilakatu da zoriontasunaren bilaketa? Zerk egiten gaitu zoriontsu? Eta neurtu daiteke zoriontasuna, zeren arabera? Atzokoa zoriontasunaren mundu eguna izan genuen honetan, gaiari heldu diogu tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin.

    23 min