INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Sexu langileak euren lanbidearen defentsan Nikaraguan

    Antolatuta daude sexu langileak Nikaraguan eta euren lanbidea edozein lanbideren parekoa izan dadin urrats garrantzitsuak ematen ari dira. Azkena, sexu langileak bitartekari judizial izendatu izana auzitegi gorenak. Lan horren berri ematen du Girasoles de Nicaragua dokumentalak. Horri buruz hitz egin digu Ainara Lertxundi Garako kazetariak.

    13 min
  • "Beldurra sokalagun ona da bizirik ateratzeko"

    Etxean da Alex Txikon mendizalea. Ez du Everesteko gailurra (Sagarmatha bertakoen hizkuntzan) neguan oxigenorik gabe zapaltzea lortu baina pozik dago bizirik iritsi delako, irakaspenez beteta iritsi ere. Gustura entzun ditugu Himalayako bizipenak eta bere gogoetak. Aitortu digu, bederatzi hilabete barru itzultzeko asmoa duela.

    31 min
  • Bi estatuek utziko dute armagabetzea burutzen?

    Joan den ostiraleko iragarpenaren ostean argazkia osatuz joan da asteburuan, Miarritzeko armagabetze foroan ere xehetasun gehiago eman dituzte bakearen artisauek. Gizarte zibilak bultzatutako armagabetzearen alde egin dute bertako agintariek. Nola jokatuko dute ordea, Espainia eta Frantziako gobernuek? Goizeder Taberna eta Gaizka Arangurenekin egin dugu gogoeta.

    26 min
  • Joseba Asiron : "Iruñea rompe hoy con 80 años de silencio en torno a la represión franquista”

    Iruñea se convierte hoy, 17 de marzo, en la primera ciudad de todo el Estado español que presenta una querella contra los crímenes franquistas. Motivo por el que esta mañana, en Kalegorrian, hemos entrevistado al alcalde Joseba Asiron. Según ha recordado el alcalde de la capital navarra “en Iruñea durante el 36 no hubo frente de guerra, pero si que hubo una represión feroz”.

    15 min
  • Galdutako zirrara berreskuratuta

    Euskal musikaren iruditegian geratu den bikotea da Alaitz eta Maider, zalantzarik gabe. 2004an amaiera jarri ziotenetik musikatik aldenduta egon da Maider Zabalegi, duela hiru urte inguru ordea, aitonaren heriotzarekin batera ekin zion konposatzeari eta bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du orain, "Zuei" izenekoa.

    32 min
  • Guztiz itxi ez dezaten

    La Milagrosa ikastetxeko langileek gaur ere mobilizazioa egin dute Bilbon Barakaldoko eskola itxi ez dezatela eskatzeko. Alokairu altua tarteko, bertako 300 ikasle inguru beste ikastetxe batzuetara mugitu nahi ditu Jaurlaritzak. Bertako hezkuntza komunitateak ordea, publifikatzea eskatzen du.

    9 min