
Sign up to save your podcasts
Or


Arrosa Irrati sareak "Euskal Herrian badago zer entzun" lemapean jardunaldiak ospatuko ditu, bihar, Baionako gaztetxean.
Esta mañana en Kalegorrian, Kizkitza Gil de San Vicente ha analizado el acuerdo presupuestario entre el Gobierno de Urkullu y el Partido Popular.
Asteko argazkiak atalean lehenik eta behin sare sozialen bidez azken egun hauetan zabaldu diren zenbait irudi eta mezuri begira jarri gara Jagoba Manterolarekin batera: BBCko korrespontsalaren konexioa familia atzean duela eta Bergan homoxexual bikote bati egindako erasoa. Sare sozialek ez dute egia guztia kontatzen. Bestetik, Herbehereak eta Frantziako hautagai presidentzialei begira jarri gara, irudiak alderatu ditugu.
Jauzi bat ematera doa Euskoa, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta, asteburu honetan. Bileteetatik numerikora igaroko da eta horrela erabiltzaileek kontu korrontea eta txartela izango dituzte. Lau urteko ibilbidea du Euskoak eta gustura daude bultzatzaileak. Iganderako egun osoko jaia antoatu dute Baionan. Euskal Monetako Xebax Christyk eman dizkigu azalpenak.
Lan munduko baldintzen eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta egin du berriki Olatukoopek Aztikerren laguntzarekin. Emaitza nagusiak eta eredu berri baterako gakoak aurkeztuko dituzte bihar Errenteria-Oreretan antolatu duten jardunaldian. Aurrerapena egin digu Aztikerreko Ekhi Zubiriak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.
Udaberri atarian gauden honetan baratzeak prestatu eta landatzeko garaia da honakoa. Lur zati bat duten horientzako gomendioak bildu dizkigu Lierni Elortzak Patxi Montesekin batera. Asteroko produktuen errepasoa ere egin digu.
El análista internacional y colaborador de Info7 Irratia, Txente Rekondo, ha analizado esta mañana en Kalegorrian los resultados electorales en Holanda. Para rekondo “que la ultraderceha no haya ganado en Holanda no frena la crisis existencial de UE”.
Esta tarde en Katakrak (Iruñea), Manuel Casal Lodeiro presenta su último libro "La izquierda ante el colapso de la civilización industrial".
Ebaluazioa diogunean nota, azterketa eta kontrolak datozkigu burura. Askoz ere gehiago behar luke izan nahiz eta horretara mugatu den egungo hezkuntza sisteman. Hori aldatu asmoz ordea, gogoeta abiatu du LAB sindikatuak eta Ebaluazio hezitzailea iruten izeneko jardunaldiak antolatu ditu larunbat honetarako. Ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ditugu guk mahaiaren bueltan.
Gero eta gutxiago dira hirietako auzoetan ikusten ditugun frontoiak, baina daudenek zerbitzua eskaintzen diete auzotarrei eta gainera elkartzeko gune bat dira. Hori argudiatuta Gasteiz eta Donostiako hainbat herritarrek ahotsa altxa dute, Gasteizko alde zaharreko Auzolana pilotalekuaren eta Donostiako Amarako frontoiaren alde. Bertako auzotarrekin hitz egin dugu.