
Sign up to save your podcasts
Or


Eguna gero eta luzeagoa da eta nabaritzen da badatorrela udaberria. Eta udaberriarekin landare eta loreak. Azoka guztiak ederrago bihurtzen dira lore eta landare koloretsuak daudenean, baina adi, orain erosten badituzu "bitan gastatuko duzu dirua" ohartarazi digu Lierni Elorza gure kolaboratzaileak. Oraindik ez da lore garaia iritsi.
Hatortxu Rockek lehen Lilaketa maketa lehiaketa antolatuko du aurten. Aspaldiko arazoa da musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak. Hatortxu Rocken ere arazo hau behin baino gehiagotan ikusi ahal izan du eta kritikak ere jaso ditu horregatik. Eta hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki dute eta emakumez osatutako euskal musika taldeei deia egin maketa lehiaketan parte hartzeko.
Hala egokitu zaigu europar parlamentuko foro feministara etorri garen Euskal Herriko taldekideoi. Kalea zein parlamentua, biak zapaldu ditugu. Egun honetako aldarrikapen nagusiak biltzeaz gainera, prostituzioaren jirako mahaingurua jarraitu dugu parlamentuan. Ikuspegi abolizionista nagusitu da.
Emakumearen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide Gari Garaialderekin #astekoargazkiak atalean. Nazioarteko argazkiak ekarri dizkigu, Pristinan (Kosovo), Bangladeshen eta NewYorken hartutakoak. Guztietan da emakumea protagonista baino oso ezberdina da argazki bakoitzak helarazten duena. Martxoak 8, urtero egiten den eguna izaki, galdegin diogu ea argazkilari batek
Baldintza meteorologiko txarrengatik Everesteko igoera bertan behera utzi behar izan du Alex Txikonek. Erabakia zaila izan dela aitortu du gurean, baina argi esan du “baldintzak ez badira betetzen asko arriskatzea da eta etxera bueltatu behar dugu”.
Esta mañana, en Kalegorrian, el escritor y analista político Igor Meltxor ha hecho un balance del primer año del proyecto Periodista Canalla, que se afianza tanto en las redes como en la calle.
Ana Diez de Ure historialariarekin eta IPESeko kidearekin hitz egin dugu, Iruñean ere oso kale gutxik dute emakume izena. Baina azken urte hauetan izenak jartzen ari dira, hori bai, hiri kanpoaldeko auzo berrietan. Nafarroako Margarita eta Toda Aznarez erreginak, Camen Baroja Mesi idazlea, Emiliana Zubeldia musikaria, Inge Mora argazkilaria...
Kaleek asko diote gure jendarteaz, eta tamalez, oso kale gutxik dute emakume izena. Eta badutenak, birginak, santuak edo monarkak dira. Baina, matso bada ere, hori aldatzen ari da. Gaur Zallan kaleri jarrio diote emakume izena eta berdin Baionan. Bilboko eta Iruñeko bi historialarirekin egin dugu zita. Historia liburutan apenas lekurik ez duten emakumeen berri eman digute. Nork bere hirian, kale nagusi bat, behintzat, merezi du.
Otsailaren 23an, gaur egungo martxoak 8, San Petesburgo inguruko emakume langileek grebara deitu zuten gerraren kontra egiteko, 127.000 langile atera ziren kalera. Handik egun gutxira abdikatu zuen Nikolas IIak. 1921an, Emakumeen Bigarren Konferentzia egin zen, eta martxoak 8 hartako greba horren omenez erabaki zuten M8 a Nazioarteko Emakumearen eguna izendatzea. Gaur egun, festa egun ofiziala da Errusian, baina asko aldatu da egunaren sinboligia. Aroa Huarte eslaviar filologian aditua da eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak.
Este 8 de marzo, Día Internacional de la Mujer, hay convocadas en toda Euskal Herrian movilizaciones bajo el lema “Contra la barbarie heteropatriarcal capitalista, feminismoa zorroztu!”. Una jornada marcada por las protestas y las movilizaciones que llega caracterizada por la crítica a la opresión socioeconómica que sufren las mujeres en la social capitalista actual. Día Internacional de la Mujer que llega en el contexto de un llamamiento internacional de paro en las empresas y en los centros educativos.