INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • El 80 aniversario del bombardeo de Gernika acogerá un gran acto a favor de los refugiados

    Preparan un gran acto a favor de los refugiados en Gernika, coincidiendo con el aniversario del bombardeo. La iniciativa que lleva por nombre Ongi Etorri Gernika 2017 aprovechará el 80 aniversario del bombardeo de la localidad vizcaina para lanzar un mensaje de solidaridad hacia las personas que por diferentes razones tienen que huir de sus lugares de origen buscando en Europa un refugio.

    18 min
  • Noiz aitortuko zaie gai jartzaileei duten garrantzia?

    Bertso batekin eman dio sarrera gaur ere Ane Labakak gaurko tarteari. Gai jartzaile munduaz aritu gara gaur "bertsolaria luzitu dadin ezin besteko figura da gai jartzailearena, eta ez zaio merezi duen baina nabarmendu du azken aldian inoiz baino presenteago dagoela gaia. Eta horren adibide bertsoa.eus atarian Josu Goikoetxea eta Maite Berriozabal gai jartzaileei egindako elkarrizketa. Goikoetxeak esandakoak kontutan hartuta, Maite Berriozabal elkarrizketatu dugu eta hausnarketa polita egin egoeraren inguruan. 

    34 min
  • "Sinn Féinek oso ondo jakin du momentua hautatzen"

    Ipar Irlandan ozta-ozta irabazi ditu hauteskundeak DUP alderdi unionistak. Soilik 1168 botok eta diputatu batek banatzen ditu lehen indarra eta bigarrena: Sinn Féinn. Indar abertzaleak nabarmen egin du gora hauteskunde hauetan. Bertatik bertara bizitu ditu hauteskunde hauek Samara Velte Berriako kazetari eta gure kolaboratzaileak, eta berarekin aztertu dugu Ipar Irlandako panorama politiko berria. 

    20 min
  • "RGIa jasotzen dutenak alfer hutsak dira" Diskurtso hori iraultzeko hainbat gomendio

    Noizbait gertatu zaizu toki publiko batean egon, eta pertsona bat ahots ozenez,  RGI laguntza jasotzen duten horien inguruan maldizioka hastea? Eta denak ixilik geratzea? zu barne nahiz eta ez zauden berarkin inolaz ere ados? SOS Arrazakeriako Aniatze Agirrek horrelako egoerei aurre egiteko eta erantzun bat emateko hainbat aholku eman dizkigu.  Argi esan digu, lehenengo urratsa dela horrelako pertsonekin zubi emozional bat lortzea, baina, "ixilik ez gara geratu behar bestela pentsatuko dute arrazoia dutela". 

     

    21 min
  • Ipar Euskal Herriko artistak ere bake prozesuaren alde

    Luhusuko atxiloketek lurrikara politikoa eragin zuten ipar Euskal Herrian eta erreplikak, oraindik ere nabari dira. Horietako bat da hain zuzen, ipar Euskal Herriko hainbat sortzailek martxan jarri dutena bake prozesuaren alde euren ondar aletxoa jarri asmoz. Dagoeneko atxikimendu ugari lortu dituzte eta maiatzerako euren ekimena zabaltzeko kantu eta bideoklip bat egin nahi dute.

    10 min
  • Zein dira garizuma garaiko jaki eta ohiturak?

    Sukaldaritza tartean garizuma garaiari begira jarri gara Maritxu Loiola Aubixako euskal girotze barnetegiko sukaldari eta hezitzailearekin. Jada galduak dauden arren, garizuma garaian jaten ziren jakiak eta bestelako ohiturak aipatu dizkigu: torradak, sasikopatzu, patata bakailu eta arraultzarekin...

    20 min
  • "Maria biluziago bat topatuko dute entzuleek"

    Hamar urte baino gehiago daramatza musikaren munduan Maria Riverok; Apurka, Siroka eta Hutsa taldeetan aktiboko parte hartu du. Orain ordea, bere bakarkako proiektua jarri du martxan "Kintsukoroi" izenekoa. Kantu bat zuenean jota aurkeztu digu lan berria. Berta Caceres gogoan egindakoa ere entzun ahal izan dugu.

    32 min