
Sign up to save your podcasts
Or


Elkarrekin igaro dute gaua eta elkarrekin egongo dira Madrilgo harrera etxe batean Izar eta Sara, azken honi bigarren gradua ezarri eta gero. Nahikoa ote da ordea? Gaiari buruz aritu gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin.
Larunbatean jokatuko dira Zornotzan Emakumeen Master Cup esku pilota txapelketaren finalak, elite zein lehen mailako finalak. Lehen edizio honen balorazio baikorra egin dute antolatzaileek eta ziurtatu dute lehena bai baina ez dela azkena izango. Nagore Arozena finalistarekin eta Iker Amarika zuzendari teknikoarekin hitz egin dugu.
Igandean egingo da Lilatoiaren 28. edizioa. Urtetik urtera gero eta parte hartzaileagoa da eta aurten 5.760 emakumek eman dute izena, aurreko urtean baino 700 gehiagok. Edurne Martinez de Treviño antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.
Sara Majarenas bigarren gradura igarotzea erabaki aurretik hitz egin dugu Onintza Ostolaza abokatuarekin. Honek baldintzapean aske egon beharko lukeela kontutan hartuta, abokatuek eman dituzten urratsen berri eman digu.
Hala egingo dute larunbat honetan Olatukoop osatzen duten kooperatiba, elkarte eta eragileetako lagunek. Barrura begira jarriko dira Sakontze Egunean. Leire Udabe Lakari kooperatibako kideak eman dizkigu xehetasunak. Martxorako dituzten hainbat proiektu ere aipatu dizkigu.
Behar bezala zainduz gero zainzuriak landatu eta goxo askoak jan ditzake norberak, horretarako garaia da honakoa. Hortik, argazkian ikus daitezken zainzuri sustraiak. Horiek eta beste zenbait kontu aipatu ditugu azoken tartean Lierni Elortzarekin; ardi gazta berria edota orburuak, besteak beste.
Donostiako metro pasantearen kontra dagoen Satorralaia taldeko Mikel Alvarezekin hitz egin dugu gaur, eta datozen egunei begira antolatu dituzten ekimen eta protesta desberdinen berri eman digu. Besteak beste, martxoaren 16rako elkarretaratzeak deitu dituzte Gasteizen, Parlamentuaren eta Jaurlaritzaren atarian.
¿Qué hará el Gobierno de Lakua ante los casos de tortura en la Ertzaintza confirmados por el equipo del forense Francisco Etxeberria? Esta es la pregunta que hoy hemos planteado, en la tertulia política de Kalegorrian, a Kizkitza Gil de San Vicente y Hedoi Etxarte.
La de mañana es una jornada señalada en Gasteiz, y es que como dice Nerea Martinez de Martxoak 3 Elkartea, “para los gasteiztarras el 3 de marzo es nuestro 1 de mayo”. Un día antes de los sucesos del 3 de marzo 1976, Martxoak 3 Elkartea ha salido hoy a la calle para denunciar la impunidad Franquista.
Gasteizeko zabor-bilketako langileek greba mugagabea deitu dute. Greba martxoaren 6tik aurrera hasiko dute, zerbitzua eramaten duen aldi baterako enpresa-elkarteak zortzi langile kaleratu dituelako.