
Sign up to save your podcasts
Or


Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, José Luis Úriz y Fermin Munarriz han reflexionado en torno a las polémicas medidas adoptadas por Donald Trump en materia de inmigración.
Mikel Jauregi (GARA) eta Asier Lopez (ARGIA) kazetariak izan ditugu gaurko mahai inguruan bidelagun. Besteak beste, asteburuan Beñat Zalduak idatzitako artikulua hartu dugu hizpide ¿Votar es cosa de ricos? Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlari diren Braulio Lópezek eta Manuel Trujillok egindako ikerketata oinarri, erreportaiak dio, behartsuek aberatsek baino askoz gutxiago hartzen dutela parte hauteskundeetan, batez ere, hirietan.
Gizonak feminismora batzen ari al dira? Edo erresistentzia agertzen dute feminismoaren aurrean? Ba al daude gizon feministak Euskal Herrian? Eta gizontasun eredu berriak nolako garapena izaten ari dira? Erantzun horien bila jo dugu Jokin Azpiazu Carballo soziologo eta mugimendu sozialetako kidearengana.
"Atte hil aurretik" antzezlana ezagutu dugu gaur Miren Tirapu aktore eta protagonistarekin. Zuzenketa lanetan aritu da, aldiz, Miren Etxekopar. Tirapuk aitortu digu "aldaketa dezente egon dira hasieran nuen ideiatik, gaur oholtza gainean defendatzen dudanera", baina bada zerbait hasieratik zuena garbi: amonaren baserria eta bertako harategia izango zirela antzezlanaren oinarria.
Adierazpen askatasunaren alde mundu mailako hainbat idazle biltzen dituen PEN Internationaleko ordezkaritza bat Turkian izan berri da bertako egoera bertatik bertara ezagutzen. Errepresio basatia bizitzen ari diren Idazle, kazetari eta irakasle kurduekin elkartu dira, besteak beste. Urtzi Urrutikoetxea bertan izan da Euskal Herriko ordezkari gisa.
Sara Majarenas eta haren alaba Izarri zuzenduriko ipuina idatzi berri du Joxemari Carrere ipuin kontalariak Garako zutaberako. Guk ipuina ahozgoran gurean kontatzeko proposamena egin eta begi onez hartu du eskaria. Hemen duzue ipuina, Joxemari Carrerek kontatua.
Muntai polizialak herri bat baino gehiagotan eta gazte askoren partetik salatzen ari dira. Altsasu eta Tolosara begira jarri gara. Altsasuko hiru gaztek espetxean jarraitzen dute, Tolosan berriz, hiru gazteri bost urte terdiko espetxe zigorra eskatu diete. Zer diote euren gurasoek? Altsasuko Koldo Arnanzekin eta Tolosako Manu Ayerzarekin hitz egin dugu, azken herri honetan Garden guraso elkartea sortu dute.
Como todas las semanas, Martxelo Alvarez nos avanza el contenido del programa La Memoria, que se emite los lunes de 22:00 a 23:00 horas. Hoy entrevistará a Juanma Agulles premiado por “La Destrucción de la Ciudad”.
Hace 30 años el director de la prisión de Álcala-Meco reconicía que con los traslados de presos políticos vascos realizados en aquella época se iniciaba, “por motivos políticos”, un plan elaborado especialmente para “conseguir su aislamiento”.
Organizadas por la Fundación Ezkerraberri, mañana se celebrarán en Bilbo unas jornadas bajo el titulo “¿Como crear un espacio comunicativo común en Euskal Herria?”. Un tema sobre el que hoy hemos reflexionado con Asier Bals y Andeka Larrea en la tertulia política de Kalegorrian.