
Sign up to save your podcasts
Or


Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitate politikoaren inguruan errepasatu dugu tertulian Idoia Eraso, Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetariekin.
Bihar Hondarribian, Errausketaren Aurkako Mugimenduak beste mobilizazio bat deitu du. 12.30ean Hondarribiko Butroi pasealekutik abiatuko da. Duela hamabi urte Txingudin eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka egon zirenez, oraingoan Zubietakoaren kontra ere badaudela adieraziko dute.
Gure Esku Dago ha convocado para este domingo concentraciones bajo el lema de “Demokrazia” en todas las capitales de hego Euskal Herria. Unas movilizacioens que en palabras de Zelai Nikolas, portavoz de la plataforma por el derecho a decidir, “buscan solidarizarse con el pueblo catalán y denunciar que el lunes, 6 de febrero, no sólo van a juzgar a algunos responsables de la Generalitat.
Esta mañana, en Kalegorrian, la abogada defensora de los jóvenes de Altasu ha valorado la decisón adoptada ayer por la magistrada Carmen Lamela, que enmarca los hechos del 15 de octubre del pasado año en Altsasu en “las rutinas de hostigamiento” a la Guardia Civil y atribuye a los nueve jóvenes un “delito de terrorismo”.
Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko atal berri bat jarri dugu martxan Olatukoopeko lagunekin, ostegunero izango ditugu hemen. Gaurkoan, bertako lehendakari Nagore Vegak egin digu aurkezpena, Olatukoop zer den azalduz.
Zergatik egin du gora argindarraren prezioak? Herritarren gehiengoak egiten duen galdera da hori. Ba igoera horren atzean dauden arrazoiak argitu dizkigu Isidro Esnaola ekonomilariak. "Los secretos que esconde la factura eléctrica" erreportajea kaleratu zuen asteburuan Garan. Oinarrian erabaki politikoak daudela, argi dio.
San Blas opilen garaia iritsi da, garaiari zapore gozoa jarriz. Hala ekarri digu gogora Lierni Elortzak azoken tartean. Marrubi landareak, bitarteko porruak edota hazitarako patata ere aipatu ditugu.
Asteko argazkiak atalean ihauteri giroan murgildu gaitu Bostok Photoko Gari Garaialdek. Berak bereziki gustuko ditu aste honetan Ituren eta Zubietan ospatu diren ihauteriak eta bertan izan da. Antzeko irudiak ekarri dizkigu ordea Europako beste txoko batzuetatik ere.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Kizkitza Gil de San Vicente y Hedoi Etxarte han reflexionado en torno al último libro del el ex-secretario general de ELA, Jose Elorrieta, “Una mirada sindical contracorriente”
Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Strasburgon. Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Eusal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Igarki Robles gasteiztarra eta Askapenako kidea.