
Sign up to save your podcasts
Or


Kiskalita agertu zen larunbatean Zaldibiko Oiduegi mendizale borda, Enirio-Aralarko lur komunetan dagoena. Itxura guztien arabera su eman diotena. Borda hori kudeatzen duen Gailurrerantz mendi elkarteko Mikel Jauregirekin hitz egin dugu. Abeltzaina ere bada, eta Aralarko pisten auzia tentsio handiarekin bizitzen ari direla Zaldibin azaldu digu.
Garoñako zentral nuklearraren inguruko erabakia hartzear du CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Azken uneko sorpresarik ez bada, argi berdea emango dio Kontseiluak Burgoseko zentralari. Ingurumari honetan, gaur “Zientzia eta kritika” atalean zentral nuklearren gaia hartu dugu hizpide Unai Pascual zientzialari eta ikerlariarekin.
Greziako errefuxiatuen egoera gertutik ari da ezagutzen Patxi Gaztelumendi larabetzuarra. Hirugarren astean bete du dagoeneko Grezian eta gaur, orain arte ikusitakoaren laburpena egin digu Kalegorrian saioan.
La vicepresidenta de la ANC, Natàlia Esteve, ha valorado esta mañana en Kalegorrian la multitudinaria movilización celebrada ayer, en Barcelona, en apoyo de Artur Mas, Joana Ortega e Irene Rigau.
François Fillon (LP), Marine Le Pen (FN), Benoit Hamon (PSF) eta Emmanuel Macron (Liberala) dira Frantziako hauteskunde presidentzialetako hautagai nagusiak.
Testigantza hainbat bildu ditu Durango 1936 Kultur Elkarteak eta guztiak txukun txukun jarri dituzte Durango1936.org web orrian. Jabi Konde hasieratik ibili da testigantza banku honen sorkuntzan eta gurera gonbidatu dugu gaur "beharrezkoa zen, batzuek ez dute inoiz hitz egin" esan du gurean. Durango 1936 Kultur Elkartea 2007an sortu zen, askatasunaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde faxismoari aurre egin zioten Durangaldeko herritarrei omen egiteko.
Nekane Txapartegiren askatasuna eskatuz Free Nekane lelopean Suitzan egin berri den biran parte hartu du Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkide eta Bilgune Feministako kideak. Hitzaldiak eta Occi di farfalla taldearen kontzertuak eskaintzeaz gainera Txapartegi bera bisitatzeko aukera izan dute.
Jenialtasunari, apartekoa izateari begira jarri gara gaur tertulian Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin. Science aldizkariak kaleratu duen ikerketa batek dio sei urtetik aurrera neskek uste dutela bikaintasunaren berezko gaitasuna mutilek dutela, ez eurek. Pertsona baten asmo eta helburuetan zer nolako zama du abiapuntu horrek?
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, José Luis Úriz y Fermin Munarriz han debatido en torno al homenaje que el Gobierno de Nafarroa tributará el próximo día 18 a las víctimas de actos de motivación política de grupos de extrema derecha o funcionarios públicos.