INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • “Los responsables político de la privatización de Kutxabank tienen que ser juzgados”

    Hoy comienza en la Audiencia Provincial de Bizkaia el juicio contra el expresidente de Kutxabank Mario Fernández. Junto con Fernandez, también se sentarán en el banquillo de los acusados el ex delegado del Gobierno español Mikel Cabieces y el abogado Rafael Alcorta. Los tres serán juzgados en una causa por la que se enfrentan a penas de dos o tres años de cárcel acusados de causar un quebranto de 243.500 euros al banco.

    14 min
  • "Boletorik jokatu gabe egokitu zait minbiziaren loteria"

    Iazko maiatzean diagnostikatu zioten eztarriko minbizia Martxelo Otamendi Berriako zuzendariari. Gainditu du nahiz eta kontsultekin jarraitzen duen. "Hemendik aterako zara asko hitz egiten" esan omen zion erizain batek eta hala da, ez du jarioa galdu Otamendik, ez eta umorea ere. Bere esperientziaz hitz egin digu.

    22 min
  • Ordezkaritza desorekatua Elkargoaren zuzendaritzan

    Larunbatean hautatu zituzten Euskal Elkargoko zuzendaritza kideak, bai batzorde exekutiboko zein iraunkorreko ordezkariak. Tonu lasaian joan zen arren, desadostasun bat baino gehiago agertu ziren. Bereziki barnekaldeko eta herri txikietako ahotsak zein emazteen ordezkaritza eskasa salatu zutenak. Mediabaskeko zuzendari Goizeder Tabernarekin aztertu dugu.

    22 min
  • Bi mahai baina prozesu bakarra

    Bihar abiatuko da Quiton ELN gerrillaren eta gobernu kolonbiarraren arteko negoziazio mahaia. Bien bitartean, FARC eta gobernuaren artean lortutako akordioa tarteko 6.000 gerrillari inguru normalizaziorako trantsizio eremuetara igarotzen ari dira. Bi negoziazio mahaiei begira jarri gara Ainara Lertxundi Gara egunkariko kazetariarekin.

    22 min
  • "Erosotasun eremutik ateratzea gustuko dugu"

    Lumi bikotea ezagutu dugu gaur, Nahia Zubeldia ziburutarrak eta Manu Matthys donibane lohitzunetarrak osatzen dutena. Batak ahotsa, gitarra eta pop ukitua jartzen du besteak berriz, soinuak eta musika elektronikoa. Disko berria kaleratuko dute aurten.

    33 min
  • Haurrek mahaia jarri eta jaso behar al dute?

    Sukaldaritza tartean errezetak ekartzeaz gainera haurren heziketarekin lotutako hausnarketak ekartzen dizkigu Maritxu Loiolak, Aubixako euskal girotzeko barnetegiko sukaldari eta hezitzaileak. Gaurkoan, San Blas opilak nola egin azaldu ditugu. Horrezgainera, jangelak haurrek ere dituzten ardurez gogoeta egin dugu.

    11 min