
Sign up to save your podcasts
Or


Epea ireki da Askapenak antolatutako brigadetan parte hartzeko, www.askapena.org ataian izango duzu izena emateko aukera. Iraitz Gesalaga eta iaz Brasilen izan zen Haizea Solagurenbegaskoa gonbidatu ditugu gure estudiora. Aurten, eskaintza zabala da, berrikuntza nagusiena, bi brigada berri daudela, berrartu egin da Kubako brigada eta Bretañara lehen aldiz bidaiatuko da, zehazki ZAD gune autogestionatura.
EAEko Etxeko Langileen erradiografia egin dugu Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko Lorea Uretarekin batera. Lanordu luzeak, zenbaitetan ezin atseden hartu edota ezin soldata osorik jaso. Egoera oso prekarioa da nahiz eta aurrerapauso batzuk eman direla aitortu digun, gehienak gaur egun Gizarte Segurantzan daude. Argi adierazi du, zaintza zerbitzu publikoak behar ditugula.
Astorroxa gure umore tartean eguraldiari begira jarri gaitu Onintza Enbeitak, zehazki esanda EITBn eguraldiak hartzen gehiegizko lekuaz nazkatuta agertu zaigu, "neguan elurra egitea eta udan bero egitea gauza anormaltzat jotzeraino" dio. Aktualitatearekin lotutako beste zenbait errealitate ixiltzeko taktika izango ote da?
Olatukoopeko lagunekin Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileari buruz abiatu dugun tartean gaur KooFabrika programa ezagutu dugu, Gipuzkoako Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean abian dena. Iker Eizagirre Hiritit At! elkarteko lagunak eman dizkigu xehetasunak.
Otsailaren 11n Valladolideko espetxera martxa egingo du Bilgune Feministak. Dagoeneko 5 autobus bete dira. Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten eta hau izanen da lehen ekimena. 12 dira espetxe ezberdinetan bakartuta dauzkaten emakume preso politikoak. Valladolidekoan Nahikari Otaegi donostiarra dago. Espetxe horretako baldintzak bereziki kaxkarrak dira emakumeentzako, “Zulo” deitzen duten modulu txiki batean daude guztiak pilatuta eta patiora apenas sartzen da eguzkia. Egoera gertutik ezagutzen duten Marina Sagastizabal eta Edurne Epelderekin hitz egin dugu.
Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea han sido los tertulianos de hoy, con ellos hemos hablado sobre la central nuclear de Garoña. "Nadie en su sano juicio abriría una central nuclear" , "hay que racionalizar el consumo eléctrico" o ¿a quién afectaría un accidente en Garoña? son unas de las ideas que se han mencionado en la tertulia.
El Consejo de Seguridad Nuclear emitirá hoy el dictamen sobre el futuro de la central de Garoña. Una decisión que estará marcada por la denuncia de los técnicos, que el lunes avisaron de que no se han realizado las modificaciones requeridas. Un tema que hoy hemos comentado en la tertulia diaria de Kalegorrian con Iraia Oiarzabal, Juan Ibarrondo y Agus Hernan.
Esta mañana, en Kalegorrian, la portavoz de EH Bildu en Gasteiz ha valorado la posible reapertura de la central nuclear de Garoña. Para Miren Larrion, en el caso de la central burgalesa “el interés económico prima sobre la seguridad de millones de personas” y ha apostado por una transición energética integra
Hazten gaitu, hazten dugu lelopean Baionako Bernat Etxepare lizeoaren aldeko kanpaina martxan da. Izan ere, lizeo berria egin behar dute orain artekoa txikia geratu zaielako eta horretarako, finantzake biltzen ari dira guraso, irakasle zein ikasle. Sagarrondo bat erosita egin daiteke ekarpena. Larunbat honetan, besteak beste, Tolosa eta Seguran aukera izango da.