INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "Yo la tengo", ekaitz elektriko perfektua

    Musika proposamenen tartean Yo la tengo taldea ekarri digu Axier Aizpurua Bukowskyko kamareroak. Indie-rock estiloa egiten duen talde honen ibilbidean murgildu gara, 1984tik hona geratu gabe dabilen taldea, maila mantentzen duena. Gitarrekin egiten dituzten jolasak nabarmendu dizkigu.

    28 min
  • Txapelketaren alde edo kontra?

    Bertsolaritzari buruz Ane Labakarekin egiten dugun tartean txapelketei begira jarri gara gaur. Izan ere, Txapelketa Nagusiaren urtea da aurtengoa baina horrez gainera, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ere jokatuko dira txapelketak. Txapelketak bai ala ez? Lehiakorrak ote gara?

    27 min
  • XXI.mendeko hesiak

    Donald Trumpek AEBak eta Mexikoren artean eraiki nahi duen hesia zer esana ematen ari da. Munduan ordea, zenbat harresi eta horma daude eraikita? 50 inguru izan daitezke, batzuk aurreko mendean eraikiak eta beste batzuk berriak. Horien errepasoa egin dugu Urtzi Urrutikoetxearekin.

    14 min
  • "Euskal marrazkilariok larrugorrian gaude"

    Kukuxumuxu auzitik abiatuta euskal marrazkilarien egoerari begira jarri gara Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu Axpi eta Dani Fanorekin. Mikel Urmeneta eta haren laguntzaileen kontrako epaiketak nola eragin dezake gainerako marrazkilariengan? Zer nolako babes sareak dituzte euskal marrazkilariek?

    35 min
  • Emakume zientzialariak, norma hausten

    Bigarren urtez segidan emakume zientzialarien eguna ospatuko da bihar. "Nahiago genuke ospatu beharko ez bagenu" diote gurera hurbildu diren bost emakume zientzialariek. Geure buruan zientzialaria oraindik orain bata txuriko gizona iruditzen dugun arren, emakumeak euren bidea egiten ari dira. Itxasne Azpitarte, Agurtzane Urtizberea, Ostaizka Aizpurua, Elisabete Alberdi eta Ana Galarraga horren lekuko.

    26 min