
Sign up to save your podcasts
Or


10 urte bete ditu bIDEhUTS ekimenak eta hori ospatzeko festa antolatu dute bihar Donostiako Bukowski aretoan. Anari, Lisabö, Inoren Ero Ni eta Hotel taldeekin hasi zen plataformak 14 talderi eman die aterpe eta 39 argitalpen osatu ditu. Egindako ibilbideaz hitz egin dugu bIDEhUTSeko Karlos Osinaga eta Asier Zuluetarekin.
Frantzian Theo L. gaztea borraz bortxatu zuen polizietako batek jipoitu egin zuela salatu du auzo bereko beste gazte beltz batek ere. Gertaturikoa salatzeko mobilizazio ugari izaten ari dira Parisen. Mugimendu politiko bat sortzen ari da? Nola kudeatu beharko luke gobernu frantziarrak? Poliziaren gehiegikeriekin lotuta tortura ere aipatu dugu tertulian Ixabel Etxeberria eta Jon Garmendiarekin.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Iñaki Anasagasti, Iker Rioja y Ainhoa Beola han debatido en torno a los abusos sexuales a menores detectados en el seno de la Iglesia vasca.
Asko dira datozen egunetarako antolatu diren protestak Zubietako errauskailuaren harira. Igandean, GuraSOS plataformak deituta manifestazioa izango da Donostian eta gaur bertan, eguerdian, Lasarteko Landaberri ikastolako irakasleek elkarretaratzea egingo dute Donostiako Hezkuntza Delegaritzaren atarian erruaskailuak sortzen dien kezka arrazoitzeko.
Justo una semana después de que el juicio contra Artur Mas, Joana Ortega e Irene Rigau quedase visto para sentecia, invitamos a los periodistas Beñat Zaldua (GARA) y Arturo Puente (Eldiario.es) a Kalegorrian para reflexionar sobre el proceso soberanista catalán.
Datorren igandean manifestazioa izango da Donostian GuraSOS plataformak deituta “Elkarrekin - Sin conflcito” lemapean. Horren harira, Joseba Belaustegi aipatu plataformako kidea elkarrizketratu dugu goizean, Kalegorrian saioan.
Geroz eta gehiago dira EITBren baitan erreforma sakona behar dela uste dutenak eta horren erakusgarri da EH Bilduk Gasteizeko Parlamentuan aurkeztu duen EITBren berfundaziorako proposamena. Hain zuzen, horren inguruan galdetu diogu goizean, Kalegorrian saioan, Jasone Agirre parlamentariari.
Egun hauetan gure herrian ospatzen ari den Kalderero jaiaren jatorriei begira jarri gara Oier Araolaza dantzari eta antropologoarekin. Kalderero ofizioa zuen ijito etniari zegokion, Europa ekialdean jatorria duen nomada etniari. Oso estimatuak izandakoak baina ofizioaren gainbeherarekin batera bazterketa sozialera kondenatuak. Euskaldunok ijitoen seme-alabak garela ere esan genezake.
Ekonomia Sozal Eraldatzaileari buruzko tartean Olatukoopen testuinguruari begira jarri gara Beñat Irasuegirekin. Zein beharretatik sortu zen Olatukoop? Eragileen arteko saretzea eta interkooperatibismoa ezinbestekoa dira? Nola harremandu daiteke eremu publikoarekin?