
Sign up to save your podcasts
Or


Esta mañana en la tertulia política de Kalegorrian José Luis Úriz, Fermin Munarriz y Joseba Santamaria han debatido en torno a la sentencia del “caso Nóos”.
Tortura salatu amsasmozoz, aurreko astean Ertzaintzaren komisaldegi atarietan Sortuk egindako elkarretaratzeek sekulako polemika piztu dute. Jaurlaritzak gogor kritikatu ditu aipaturiko protestak eta Sorturi “Ertzaintzaren izen ona zikindu nahi izatea” egotzi dio.
Gaurko “Beti izango dugu Paris” irrati-tartean, Eguzki Urteagak pasa den ostiralen Le Monde egunkariak argitaratu zuen inkesta interesgarria aipatu du. Inkesta horrek islatzen duenaren arabera, herri sektoreek eta, bereziki, langile klase tradizionalak geroz eta gutxiago bozkatzen du ezkerreko alderdien alde.
Igande honetan banatuko dira Oscar sariak Los Angelesen. Ezin sailkatu diren film guztiak aipatu eta hiru nabarmendu dizkigu zinea.eus-eko Maialen Goñik: "La la land", "Moonlight" eta "Manchester by the sea". Izango da Euskal Herritik zuzenean jarraituko dituenik, Trueba zinemak esaterako aukera hori eskaintzen du.
Hala egin digu euskal kantugintza atalean Andoni Tolosak. Hilketak, lapurretak, bortxaketak kontatzen dituzten kantu hainbat entzun ditugu berarekin batera, kantu horien atzean dauden istorioak kontatzearekin batera. "Itzaltzuko bardoa", "Goizuetan", "Juana Bixenta Olabe" edo "Hamalau heriotzak" esaterako.
Haurtzarotik jasotzen dugun sexualitate ereduari eta honekin lotutako rollei begira jarri gara tertulian Marisa Barrena eta Amagoia Mujikarekin. Zinean eta telebistan non dago sexu eszenen muga? Haurrekiko hipersexualizazioak ze ondorio ditu? Eta gure telebista publikoak nolako ereduak zabaltzen ditu?
Kolonbiako droga trafikatzaile handiena izan zen Pablo Escobar, bereziki gobernuaren partetik gorrotatua baina herritar askok "santutzat" jarria. Haren iragana turismo bilakatu da orain Bogotan eta bereziki Medellin hirian, bera jaio eta hil zen hirian. Aztarna haiei jarraiki bitxikeria hainbat kontatu dizkigu Joanes Etxebarria kazetariak.
Gaur hasi eta ostegunera bitarte herri unibertsitateak egingo dituzte Euskal Herriko campus ugaritan. Lehen bi egunak maila lokalean egingo dituzte Hego Euskal Herriko campus desberdinetan eta asteazken eta ostegunean San Mamesen batuko dira. Ikasle mugimendaren hitzetan, “San Mameseko Herri Unibertsitate bateratua formakuntzarako espazio izatetik haratago doa, geure borroken eta buruen aurkako errepresioaren aurrean, autodefentsarako zein ofentsibarako determanazio sendoagoa erakusteko espazioa izango baita”.