
Sign up to save your podcasts
Or


Esta noche en el programa “La Memoria” [22:00 – 23:00] Martxelo Alvarez entrevista a las directoras del documental que narrá la historia de represión del penal de Puerto de Santa María.
Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Ramon Zallo, Jurdan Arretxe y Maite Ubiria han debatido en torno a la última polémica entre ETA y el Gobierno de Gasteiz surgida a raíz de la entrevista de GARA a David Pla, portavoz de ETA para la resolución del conflicto.
Este jueves, 23 de febrero, la Audiencia Nacional española estudiará el recurso presentado por Sare para que se le devuelvan los 104.000 euros que se le incautaron hace 2 años. Un tema sobre el que hoy hemos preguntado a Joseba Azkarraga, portavoz de la plataforma SARE, que ha adelantado que “Sare acudirá el jueves a la Audiencia Nacional con el respaldo de parlamentarios de diferentes ideologías”.
EITBren erreformari begira jarri gara euskal irrati telebista publikoa barrutik ederki ezagutzen duten Kike Amonarriz eta Joxerra Garziarekin. Argi dute, erreforma beharrezkoa dela "gauza biologikoa ere badelako, kabina telefonikoen garaikoa da sistema hori" gaineratuz. Euskarazko esparru komunikatiboak bizi duen krisia, eta soziolinguistikoki zein soziopolitikoki eman diren urratsak aipatu ditugu.
Gaur hasiko da Zinegoak jaialdia Bilbon, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen inguruko zinema jaialdia. Aurtengoa 14. edizioa da eta berrikuntza ugari dakartza, xehetasun guztiak eman dizkigu Julen Nafarrete antolatzailek.
Asteko argazkiak atalean mundu mailan ezaguna den prentsa argazkilaritzako World Press Photo lehiaketa nagusiari begira jarri gara Irantzu Pastorrekin. Aste honetan jakinarazi dituzte saridunak. Hainbeste sarituen eta argazki ikusgarriren artean lau hautatu dizkigu, horiek aipatu ditugu.
#40MinutuRock elkartasun jaialdia ospatuko da bihar, Durangoko Landako gunean eta antolatzaileek jakinarazi digutenez, oraindik ere badira sarrerak salgai. Besteak beste, Skakeitan, Kaotiko, Huntza, Willis Drumond, Las Tea Party edota Ze Esatek! taldeak igoko dira taula gainera.
Ostiralero bezala ipar Euskal Herriko aktualitatea aztertu dugu goizean, Idoia Eraso eta Pantxika Arrambide kazetariekin. Besteak beste, egunotan pil-pilean den bigarren etxebizitzen gaineko zerga hartu dugu hizpide Arrambide eta Erasorekin.
Igandean aurkeztuko dute Zuhainpeko soinuak ikuskizuna Donostiako Kursaalen. Ipar zein Hego Euskal Herriko musikari eta ahotsak elkartuko dituzte; Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Juan Mari Beltran, besteak beste. Zuzendari lanetan aritu den Mireia Gabilondok eman dizkigu xehetasunak.