INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • San Mameseko fakultateko teilatuan igaro dute gaua 200 ikasle inguruk

    Bilboko Ingeniaritza Eskolan gaua pasatzen ari ziren ikasleak kanporatu ditu Ertzaintzak bart gauean. Ikasleek ez zuten gaua bertan igarotzeko baimenik eta horregatik gerturatu omen da Ertzaintza. 200 ikasle inguruk ordea, hustea ekidin asmoz teilatura igotzea erabaki dute eta Ertzaintzarekin negoziatu ostean fakultatea euren kabuz hustea erabaki dute. Ertzaintzak hitza eman die ez duela identifikaturiko ikasleen kontrako auzibiderik irekiko.

    7 min
  • ¡Que se sienten coño!

    Gaur 36 urte betetzen dira Tejero militarra estatu kolpea ematen saiatu zenetik. Gure imaginario kolektibora pasa da irudi hori. Baina ba al zenekien argazki horrek irabazi zuela World Press Photo saria 81ean? Gari Garaialde argazkilariak eman digu xehetasun hori.  Are gehiago, gaur egun Tejeroren argazki hori aterako bagenu, mozal legearekin topo egingo genuke aurrez aurre. Hausnarketa egin dugu horren inguruan. Beste 2 argazki ere ekarri dizkigu Bostok Photoko kideak. 

    16 min
  • Animalien erabilera festetan arautu behar da?

    Hildako animaliak erakusteagatik Ituren eta Zubietan foruzaingoak abiatu duen ikerketari begira jarri gara tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Lehenik, Iturengo alkate ordea Jagoba Manterolarekin hitz egin dugu eta ondoren hainbat gairi erantzuten saiatu gara: landa eremuko iñauteriek animalien erabilera hori egiteko zilegitasuna al dute? Araute behar al da?

    25 min
  • Dolox sagardotegira joan da, txotxxxxx!

    Dolores Mujika "Dolox" izan da gaur gure Astorroxa umore tartean. Oraingoan sagardotegitik bueltan etorri zaigu eta badu zer kontatuta. Disgustatuta eta haserre etorri da topatu duen giroaz, batik bat, gizonezkoen jarreraz. Iñauteritarako zein mozorro prestatu duen prest ere kontatu digu.

    21 min
  • Los aviones de la OTAN vuelven a bombardear Euskal Herria

    La OTAN vuelve a realizar maniobras con fuego real en Euskal Herria. El dato lo daba esta misma semana la plataforma Bardenas Ya! : La Alianza Atlántica, comandada por Donald Trump, volverá a realizar maniobras de guerra en las Bardenas entre los días 22 de febrero y 3 de marzo. Es decir, que a partir de hoy y hasta el viernes de la semana que viene el sur de Euskal Herria será, una vez más, escenario de preparativos de guerra.

    15 min