
Sign up to save your podcasts
Or


Horrela laburbildu dizkigu igaro berri ditugun Gabonak Onintza Enbeitak Astorroxa gure umore tartean. Bibliari errepaso ederra eman diogu baita gabonak ospatzeko gurean nagusitzen den ereduari ere. Kantuen letrak aldatzeko proposamena ere egin digu.
Urte bat beteko da otsailan Ongi etorri errefuxiatuak plataformak martxan jarri zirela Euskal Herrian. Urte honetako balantzea eta Mikel eta Begoñaren ekintzak sortu duen giroa aztertu dugu Bizkaiko plataformako Itziar Fernandez eta Gasteizko Jose Masarekin.
Abiatu da txotx denboraldi berria Astigarragan. Zapiain sagardotegian ireki du lehen kupela Eneko Atxa sukaldariak, lehen aldiz Euskal Sagardoa izendapena zeramana. Jatorri izen berriaz, aurrera begirako erronkez, eta gaur abiatu den denboraldiaz hitz egin dugu Oihana Gaincerain Zelaia sagardotegiko sagardogilearekin.
Gipuzkoako Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiarekin lotuta bereziki auzitegietatik iritsi diren azken erabakiak aztertu ditugu tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Herri mobilizazioan ere jarri dugu begirada.
Euskal kantugintza atalean kartzelari begira jarri gaitu gaur Andoni Tolosak. Besteak beste, entzun ditugu Pantxoa eta Peioren "Galerianoaren kantua", Oskorriren "Preso gaudenon ahoetatik" edota Joseba Sarrionaindiak idatzi eta Ruper Ordorikak kantura eramandako "Galtzetan gordetzeko koplak".
Esta mañana en la tertulia política de Kalegorrian, José Luis Úriz y Fermin Munarriz han debatido en torno a la polémica que se ha encendido estos últimas días en Nafarroa sobre el Convenio.
Haur zirenetik, zenbaiten kasuan hilabeteak zituztenetik, ezagutu dute dispertsioa. Aita edo ama, eta zenbaiten kasuan bi gurasoak, urruneko espetxetan sartu dituztelako. Egun, 20 urte inguru dituzte eta euren gurasoek urrun egoten jarraitzen dute. Haurtzaroa eta gaztaroa markatu diete dispertsioak. Xochtil Karasatorre, Ekai Prieto eta Olatz Iglesiasekin hitz egin dugu.
Hamabostean behin Kalegorrian saioan egiten dugun moduan, Frantziako egoera politikoa aztertu du Eguzki Urteagak “Beti izango dugu Paris” irrati-tartean.
Chrisallys EH elkarteari esker haur transexualen errealitatea ikusgarriagoa izango da egunotan hego Euskal Herriko hiri eta herrietan, besteak beste, autobus eta metro geltokietan haur transexualen errealitatea islatzen duten kartelak ikusi ahal izango direlako.
Esta mañana, en Kalegorrian, hemos puesto el foco en una acción solidaria y desobediente que llegaba poco antes de terminar el pasado 2016 y que aquí, en Euskal Herria, ha servido para empezar el 2017 con una pizca más de esperanza. Hablamos de la acción desobediente llevada a cabo por Begoña Huarte y Mikel Zuluaga, que el pasado 28 de diciembre eran detenidos en Grecia cuando se disponían a acceder a un ferry con destino Italia en compañía de 8 refugiados que iban ocultos en una autocaravana.