
Sign up to save your podcasts
Or


Uxune Martinez, Zientzia Kaierako lagunak, adimen artifizialaren bueltan sortu den eztabaida aipatu digu. Gure inguruan ditugun gailu elektronikoek iada erabiltzen dute adimen artifiziala. Etorkizunean are gehiago egongo da presente. Erabiltzaileak eta enpresak bere esku ari dira uzten gauza asko, baina iritsiko da momentu bat egiten diren akatsek erantzuleak beharko dituztena. Arautze etikoaren eztabaida zabalik dago.
Hizkuntza lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundea den Garabidek, martxan du Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa. 12 hizkuntza komunitateko aktibista indigenak etorri dira gurera, euskararen biziberritze prozesua ezagutzera. Maialen Sobrinok, Garabideko kideak, ikastaroko xehetasunak eman eta hizkuntza komunitario hauen zertzelada batzuk eman dizkigu.
Bertako eta sasoiko produktuek, KM0 filosofiaren baitakoek, gure osasunean duten onura nabarmendu du Nerea Segura nutrizionistak. Elikagai hauek propietate osoagoak dituztela argitu digu Segurak, eta beraz, gure gorputzarentzat hobeak direla. Osasunaren aldetik ez ezik, ekonomikoki eta ingurugiroari begira alde onak besterik ez dizkie ikusten KM0 produktuei.
Arantzazuko Milikua etxean ostatua hartu, hausnartu eta idazten zuen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k. Jatetxekoek plaka jartzeari «harrera oso ona» egin zioten Fito Rodriguezek, idazle eta Txillardegi gogoan Herri Ekimeneko lagunak, esan digunez. Oñatiko udalbatzak ere aho batez onartu zuen oroigarria jartzea. Txillardegi-k intelektualaren aitortza ofizial eta publikoa egiteko lanean dihardute Herri Ekimenetik. Izan egindako ekarpenaren aitortza Euskaltzaindiak egin diezaion, edota Donostiako udalaren errekonozimendua iritsi dadin.
Larraitz Ugarte, Iñaki Ansagasti y Nagore Basurto, que hoy se ha estrenado en las tertulias de Kalegorrian, han reflexionado sobre la protección judicial de las mujeres denunciantes víctimas de violencia machista después de que Juan Luis Ibarra, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, haya afirmado que la muerte de Maguette Mbeugou a manos de su marido es «un fracaso de la Justicia, con mayúsculas». También hemos hablado de corrupción partiendo del caso «De Miguel».
El Gudari Eguna ha sido el tema con el que hemos arrancado el repaso a la actualidad de esta semana con Jonathan Martínez. El régimen franquista, las víctimas, el ilegal encarcelamiento de siete jóvenes vascos en 2015, Manuel Valls, Catalunya, los ministros de Sánchez y los insultos de Carlos Herrera al senador de EH Bildu Jon Iñarritu han sido los protagonistas.
«Errepresio bereko bi aurpegi» (Dos caras de la misma represión). Bajo ese lema se reunieron ayer en una mesa redonda en Tolosa familiares de los presos de Altsasu y de Catalunya. Cita que nos ha dado la oportunidad de acercarnos a la realidad que viven los familiares de los presos políticos catalanes. Por encima de todo, Txell Bonet y Laura Masvidal, compañeras de los presos Jordi Cuixart y Joaquim Forn, subrayan el valor, «el milagro ciudadano», del 1 de octubre. Una jornada que marcó «un antes y un después».
Biharko guztia prest du Gure Esku Dagok G«ernikan egingo duen ekitaldirako. Kutsu artistiko eta politiko handikoa izango dela aurreratu digu Angel Oiarbidek. 'Gernika' margolana egin dute auzolan bidez Astra guneko aparkalekuan. Munduari mezua zabaltzeko balioko du biharkoak. Baita Kataluniarekiko elkartasuna adierazi eta etorkizuna elkarrekin eraikitzekoa ere. Gurean erronka handiak ditugula irudikatu nahi dugu» erantsi du Oiarbidek. Kataluniako ordezkaritza politiko zabala izango da bihar Gernikan, baita Carles Puigdemont presidentearen mezua bideo bidez.
Airetik ateratako argazkiak ekarri ditu 'Asteko Argazkiak' atalera Irantzu Pastorrek. Guztiek eragiten dizkigute sentsazio kontrajarriak. Florence urakanari Nazioarteko Estazio Espazialetik ateratako argazkia, Txinako autopista kolapsatu zein ordenatu batena, Gibraltargo itsasoan noraezean dagoen migrante ontzi batena eta Indiako ospakizun erlijioso batekoak aipatu dizkigu.
Senegalgo komunitatetik sortu den Mbolo kooperatiba proiektua indartzeko martxan du Argiak 'Inor ez da ilegala' kanpaina. Kamixetak saltzen dituzte lelo horrekin, eta zati bat Mbolora bideratzen da. Kaleko salmentan dihardute gehienek, jazarpen egoeran askok. Egoera horretatik atera eta kooperatibara egin dute jauzi. Oraingoz garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina aurrerago gauza gehiagotara zabaldu nahi dute euren jarduna. Kanpainaren ingurukoak eta pertsona hauen egoeraz mintzatu zaigu Eizagirre.