
Sign up to save your podcasts
Or


Lezo Urreiztietak egindakoak ditu oinarri Josu Martinezen 'Jainkoak ez dit barkatzen' pelikulan. Martin Ugaldek 35 orduko elkarrizketa egin zion Urreiztietak eta protagonistak berak kontatuta istorio sinestezinak ezagutuko ditugu. Esaterako, Bizkaiak tropa frankistei zortzi hilabetez eustearen erru nagusia Lezorena izan zen, armaz betetako 17 itsasontzi ekarri zituelako; Franco akabatzeko ere egon zen... Gaur, Euskal Zinearen galan emango dute aurrenekoz Martinezen filmea. Halaber, Gure Oroitzapenak filmean, Joseba Sarrionandiaren inguruko pelikula sortan hartu du parte Martinezek.
Zinemiraren klausurako filmea izango da Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' animaziozko filmea. Ostiralean estreinatuko da Kursaalean eta artistak berak esan digunez, festa bat izango da. Gertaera historikoak fikzioarekin nahasita, 1965eko urrian Iruñeko sanferminetako erraldoien konpartsak New Yorken desfilatzerakoan erraldoi beltzen parte hartzea debekatu zutenekoa du abiapuntu.
Nafarroako Pirinioetara bidaiatuko dugu Maddi Barber zinegilearen '592 metroz goiti' film laburrarekin. Zabaltegi Tabakalera sailaren baitan, Kimuak atalean hautatu dute nafarraren ekoizpena. Zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko, Barberrek ongi ezagutzen duen ingurunean.
El secretario de Comunicación de Ahal Dugu-Podemos, Andeka Larrea, señala que el grupo de expertos que redactará el texto articulado del Nuevo Estatus de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa tendrá que determinar si el contenido de las bases aprobadas «tiene o puede tener un encaje jurídico complicado o directamente va en contra del ordenamiento». Al respecto, defiende que el nuevo texto «sea viable en su recorrido por las Cortes Generales porque es el recorrido que tendrá que hacer».
En Atzo Bertan nos hemos centrado en la muerte, hace 30 años, de Mikel Kastresana por disparos de la Policía en Donostia. El periodista Iñaki Altuna nos ha explicado que a finales de los años 80 y comienzos de los 90, sectores que denunciaban la actuación de las fuerzas y cuerpos de seguridad del Estado afirmaban que el objetivo de los operativos policiales no era detener sino acabar con la vida de los militantes de ETA, lo que en aquella época se llamaba «tirar a matar» o «ejecuciones extrajudiciales». Junto al caso de Mikel Kastresana, Altuna también ha citado a Lucia Urigoitia, Jon Lizarralde, Susana Arregi, «Manu», «Txiribitas», «Tturko» o Mikel Castillo.
Ramon Agirrek (Donostia, 1954) Zinemira saria jasoko du gaur Euskal Zinemaren festan, orain arte zinemagintzan egin duen lan oparoarengatik. Euskal Herriko aktorerik emankorrenetakoa da. Horren erakusle, Koldo Almandozen «Oreina» aurkeztu du Zinemaldian eta «Agur Etxebeste!» filmatzen ari da.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak izandako elkarrizketa batetik abiatzen den bidaia-kontakizuna da 'Margolaria'. Bidaia aitzakiatzat hartuta, musikariaren barrualdean murgilduko gaitu filmeak. Oier Aranzabal zuzendariak esan digunez, hasieratik argi zuten ez zutela nahi Urdangarinen inguruko dokumental bat egin, pelikula bat baizik. Beste premisa, gai unibertsalak kontatzea.
Larunbatean egingo dute Errenteria-Oreretan Bizipoza Jaia. Bizipoza osatzen duten elkarteen eskaparatea izateko balioko du, baita elkartasuna, bizipoza eta auzolanaren isladarako ere. Irrien Lagunak elkarteko Nerea Gartzia eta Bizipozako Leire Elizegik egunaren xehetasunak eman dizkigute. Errenteriara joaten direnek bizipoza sentituko dutela ziurtatu digute.
Gasteizko udalaren debekuen gainetik, Okupatu Gasteiz eguna egitea erabaki dute urriaren 6an. Naiara Arnaiz Errekaleorreko bizilagunak esan digunez, asteon antolatutakoa «moldatu ala ez» ebatziko dute. «Interes elektoralak eta gustuko ez duten eredua izateagatik» erabaki duela udalak egun osoko egitaraua debekatzea iradoki du.
Los movimientos anunciados por el Gobierno español en torno a la política penitenciaria que se les aplica a los presos políticos vascos no llegan. Después de que Jesús Loza, delegado del ejecutivo en la CAV, haya afirmado este fin de semana que «pronto» habrá nuevos acercamientos, Maite Ubiria y Danilo Albín han reflexionado sobre las posibles del gobierno de Sánchez.