
Sign up to save your podcasts
Or


Coincidiendo con el noveno Congreso y Asamblea General de la Confederación Europea de Plantas de Valorización Energética de Residuos en Bilbo, EH Bildu ha denunciado que Bizkaia está lejos de cumplir las exigencias europeas en materia de reciclaje y que no existe voluntad política alguna por avanzar hacia un modelo sostenible en la gestión de residuos. Hemos hablado con el juntero David Lopategi.
Bihar hasiko da Donostiako 66.Zinemaldia. Maialen Beloki zuzendariordearekin egoteko aukera izan dugu. Sail ofizialean ikus daitezkeen «harribitxiez» gain, beste sailetan ikusgai egongo diren filmeak goraipatu ditu. Kalitatezko profil ezberdinak batzen dituzte aukeraketak egiterakoa, eta horren adibide ere sail ofizialeko epaimahaikideen ezaugarriak. Euskal ekoizpena «egonkortzen eta hazten» nabari du Belokik, eta Zinemaldian hauek duten «garrantzia» goraipatu.
Hego eta Ipar Koreako buruzagiek azken bileran erabilitako «protokolo europearra» nabarmendu du Jagoba Manterola FOKUko argazkilariak Asteko Argazkiak atalean. Bestetik, Getxophoto erakusketan Clemente Bernard argazkilariak Egin egunkariaren itxieraren inguruan egindako erakusketa aipatu du. Azkenik, Diada egunen ondoren, ohiko jende multzoa ageri den argazkietan zentratu baino, detaileak irudi berean hartuta, hausnarketak uzten dituen argazkia ekarri du.
El caso De Miguel, presunta trama corrupta que obtenía comisiones ilegales a cambio de contrataciones públicas, ha sido la excusa para que esta semana hayamos abordado con los economistas Angel Toña y Asier Imaz la realidad que rodea a las contrataciones y adjudicaciones públicas.
Bihar, hilaren 21ean hasi eta igandera arte luzatuko da Gipuzkoako Zubieta herrian 'Iraultza Txikien Akanpada'. Patxadaz eragiten diguten gaiak landu eta hausnartzeko saioak antolatu dituzte, hizlari eta eragileekin. Lander Arbelaitz antolatzailearen esanetan, beste klabe batzuetan lanean ari direnen esperientziak ezagutu eta behetik gorako autoantolakuntza konspirazioa egingo da. Antolatu duten guztiaren xehetasunak eman dizkigu Arbelaitzek.
'Ez dok hiru: euskal musikaren benetako istorioa' antzezlana eszenatokietara bueltan da. Igandean Lezoko Gezala Auditoriumean eta urriaren 7an Pasai Donibaneko Kultur Etxean arituko dira. Jokin Oregi zuzendariarekin egoteko probestu dugu aukera. Euskal kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da, errepaso ironiko, absurdu eat dibertigarria eskaintzeko. Patxo Telleria eta Mikel Martinezek beste hiru musikarirekin partekatuko dute oholtza.
Azaroaren 4ean BECen banatuko dira MTV kate pribatuaren sariak. Honek Bizkaiari ekarrizko dizkion onurak goraipatu dituzte erakundeek. Baina onura horiek zein dira? erakunde publikoek inbertituko duten diruaren inguruan gardentasun handirik ere ez dago. Manex Altuna NAIZ eta BILBOTARRA atari digitaletako kazetariarekin aztertu dugu gaia.
Gure bizitzan zehar zauri emozional asko izan ditzazkegu: trauma batek eraginda, heriotzek, antsietateak, estresak... ez baditugu behar bezala landu edo sendatzen, okerrera egin dezakete. Zaindu eta behar bada laguntza eskatzea beharrezkoa da. Lo gaizki egitea, gaizki sentitzea eta bestelako sentsazioak datozenean, atzean sendatu gabeko zauri bat egon liteke. Ez lantzeak gaixotasunak ere ekar ditzazke. Aingeru Oiartzabal psikologoarekin estreinatu dugun tartean, zauri emozionalak landu ditugu.
Bihartik igandera bitarte 'Itsas Korronteak' lemarekin bat egingo dute munduko kultura ezberdinek Atlantikaldian. Nazioarteko zein Euskal Herriko musikari eta kultur adierazpide ezberdinetako artistak elkartuko dira. Kultur aniztasunaren aberastasuna azaleratuko da Errenterian. Halaber, jaialdia parte hartzailea izateak berebiziko garrantzia du Iker Tolosa zuzendariaren esanetan. Nneka, 47 Soul, Esne Beltza, Manez eta Kobreak, Serrulla, Olatz Salvador, Bebe... eta askoz gehiago izango da Atlantikaldian.
Laura Mintegi y Jose Luis Uriz han reflexionado sobre el mayor juicio reciente por corrupción en Euskal Herria, con 450 años de cárcel en juego, y con tres exdirigentes del PNV en el banquillo de los acusados. Tras hablar del Caso De Miguel nos hemos centrado en la decisión de la justicia belga de no extraditar al cantante Valtonyc al Estado español.