INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Alternatibak martxan jarri eta konspiratzeko gune bihurtuko da Zubieta 'Iraultza Txikien Akanpadan'

    Datorren ostegunetik igandera «bestelako Euskal Herria amesten dugun herritarren topaleku» bilakatuko da Gipuzkoako Zubieta. 'Iraultza Txikien Akanpada' egingo dute. «Konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu» esan du Beñat Irasuegik gurean. Olatukoop antolaketaren parte da eta «bizitza erdigunean jarriz», adin guztietako herritarrentzat prestatu dutela egitaraua aurreratu digu.

    14 min
  • [TERTULIA] Presos, Franco y Alarde

    Larraitz Ugarte, Iñaki Anasagasti y Juantxo Iturria coinciden al consideran que el traslado de dos presos del EPPK a cárceles de Zuera y Logroño es totalmente insufuciente. Tras poner el foco en la política penitenciaria hemos valorado la aprobación del decreto-ley que prevé  la exhumación de los restos del dictador Francisco Franco y hemos acabo mirando, brevemente, a la petición de la compañía Jaizkibel para que de una vez se aborde el conflicto del Alarde.

    28 min
  • Jean-Louis Davant: «Gauza guztiak euskaraz esaten eta idazten ahal dira. Duela 50 urte ametsa zen hori»

    50 urte betetzen dira egun hauetan euskara batua sortzeko urrasak eman zirela. Arantzazuko Batzarra sortu eta euskalkien arteko arazoak gaindituz, hizkuntzak zituen erronkei aurre egitea zen xedea. Aurrez ordea, 1964an, Baionan, euskaltzale talde batek Euskal Idazkaritza sortu zuen. Jean-Louis Davant zen tartean. Txosten bat plazaratu zuten: ortografia, deklinabidea eta aditza landuaz. Jean-Louis Davanti GARAko Xole Aramendik egindako elkarrizketa probestu dugu urte haietako eztabaiden oinarria eta gaurdaino euskara batuak egin duen bidea ezagutzeko.

    16 min
  • Urtzi Errazkin (Etxerat): «Uda pasa da eta espektatibak ez dira bete»

    Espainiako Gobernuaren agintea hartu eta espetxe politikan aldaketak egongo zirela iragarri zuen Pedro Sanchezen exekutiboak. «Udara pasa da eta espektatibak ez dira bete» salatu du Urtzi Errazkinek. «Egoera aldatzea premiazko zaigu» gehitu du. Urriaren 20an Donostian Sarek antolatu duen manifestazioan parte hartuko dute presoen senide eta lagunek, asteburu horretan ez dira kartzeletara joango, mobilizazioan egon nahi dutelako.

    8 min
  • #SAREKADA 1 con Jonathan Martínez

    Estamos muy contentas porque hoy hemos estrenado sección con Jonathan Martínez. En Sarekada todos los viernes, a las 10.05, repasaremos la actualidad partiendo de las redes sociales. La segunda semana de septiembre ha estado marcada, entre otras cuestiones, por los masters de los políticos españoles, la detención de Willy Toledo, La Diada, el avance de la ultraderecha en Suecia o el paso de la Vuelta Ciclista de España por Bizkaia. 

    26 min
  • Aitortzaren eta lurpean desagerturik dituzten senideak aurkitzeko itxaropenaren borroka

    Pepi Berasategi Etxeberriaren aita atxilotu, fusilatu eta desagertarazi zuten frankistek 1936ko irailaren 13an frankistak Donostiara sartu zirenean. Aingeru Ezkerra Anduezaren bi senitarteko Bizkaian frankisten kontra borrokan ari zirela atzeman eta ez dute haien gorpuen berririk. 400dik gora pertsona hil edo desagertarazi zituzten frankistek Donostian sartu zirenean. Bi adibide dira eta beste urte batez gaur arratsaldean omenduko ditu Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak errepresioa jasan, hil edota desagertarazi zituztenak. Senideen gorpuak aurkitu eta inoiz jaso ez duten egia, justizia, erreparazioa eta aitortza lortzeko borrokan jarraituko dute.

    24 min
  • Udako produktuak nagusi, baita udazkena datorrenaren lehen zantzuak ere

    Poliki-poliki hasiko gara produktuen zerrenda eraberritzen. Luzez iraungo dute udako produktuek oraindik, batez ere negutegiei esker, hala nola, tomate, piper, berenjena edo itsas udare, kuiatxo, leka eta abarrek; baino ia udazken-negurako prestatzen hasi behar duguneko lehen seinaleak iristen hasiak dira. Babarruna, esate baterako, geroz eta gehiago dago eta bereziki beltzari begira dago jendea. Lierni Elortzak eman dizkigu xehetasun guztiak.

    16 min