
Sign up to save your podcasts
Or


Igandean Iruñeko Antoniuttin Sortzen Jaia ospatuko da 'EgunOn' lemapean. Aiora Epelde jaiaren koordinatzaileak eskolak, hizkuntza, herria eta auzolana urztartuz ikasturte emaierako elkargunea egingo dutela esan digu. Adin guztientzarako prestatu dute egitaraua. Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko baliatuko dute.
'Orain eta Hemen' diskoa kaleratu dute 2ZIO taldekoek. Odei Barroso abeslarietako batekin izan gara. Hirugarren diskoa izaki, nabari zaie taldea heldutzen ari dela. Joren sample eta bestelako baseekin Odei eta Gorkaren arteko ping-pong lehia entzun dezakegu abesti askotan. Rap musikak berea duen gisan, momentuko egoerei mintzo zaie diskoan. Asko du aldarritik, baita autokritikatik ere, kritika bera autokritikatik hasten delakoz.
Larraitz Ugarte, Juantxo Iturria e Iñaki Anasagasti nos han acompañado en la tertulia política de hoy. Hemos hablado sobre la última operación de la Guardia Civil: la incautación de bienes contra una cincuentena de ciudadanos vascos que ya cumplieron, en algunos casos hace más de una década, la condena que les impusiera dicho tribunal. Hemos hablado también sobre el código penal el 155 y sobre el posible acuerdo de autogobierno entre PNV, EHBildu y Podemos.
“There is not alternative», dijo Margaret Tacher, primera ministra de Gran Bretaña. “Hemen bai”, aquí si que hay alternativa al actual modelo social y economico, es lo que dice Alternatiben Herria, el Pueblo de las Alternativas. Bajo el lema, “Bizitza burujabea eskubide osoz. Desconectemos del capitalismo”, el próximo 2 de junio Iruñea se transformará, se llenará de alternativas, de debate y de reflexión. Hemos hablado de la cita con Maria Balda.
Euskal Herrian urte luzez bizi izan dugun gatazka armatuarekiko oroitzapen zuzenik ez duen lehen belaunaldia gure artean da dagoeneko. Horiengan jarri du arreta Samara Velte kazetariak “Oñatiko gazteria gatazka armatuaren aurrean; gatazka ondorengo lehen belaunaldiaren diskurtsoa” izenburupean martxan duen ikerketaren bidez.
“Grant Beka” esleitzen du urtero Oñatiko Udalak eta aurten ere bi proiektuk partekatuko dute ekimena. Bi gai, beraz, aztergai, batetik Oñatiko gazteria eta gatazka armatua; eta bestetik, herriko emakume jubilatuen ekarpena. Nere Zubia Oñatiko alkateordearekin hitz egin dugu gaiaz Kale Gorrian saioan.
Baserriko Uzta ekimenak larunbatean jasoko du udaberriko uzta Urduñako Santa Klara baserrian. Kultura deszentralizatu eta bestelako eremuetan entzun ahal izango dira musikariak. Baserria eta hiriaren arteko lotura indartzeko balioko du bidenabar. Urduñako Santa Klara baserrian frutarekin egiten dute lan batik bat. Tologorri marmeladak besteak beste. Modu ekologikoan lan egiten duten etxaldea ezagutu, EHKOlektiboko kideek antolatutako bazkariaz gozatu eta oraingoan Rafa Ruedaren kontzertua izango da baserriko ortuan.
Israelek Palestinan egin duen sarraskiak irudi gordin asko utzi ditu. Irantzu Pastor argazkilariak lau argazki ekarri dizkigu Asteko Argazkiak atalera. Kontraesan askoko irudiak dira, Gazako harresiaren alde batean eta bestean ateratakoak. Tiroz hil aurretik hankarik gabeko gazte bat harriak jaurtiz ikus daiteke batean. Bestean, hilabete gutxitako haurraren hilotza. Harresiaren beste aldean berriz, bi soldadu lasai ederrean daude eta Gazatik kea nola irtetzen den ikusten da. Azken argazkian aldiz, AEBk Jerusalemen zabaldutako enbaxadaren ospakizunak ikus daitezke.
Geltoki izeneko ekonomia sozialerako gunea zabaldu dute Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Kultura, alternatiba ekonomikoak eta azoka sozialak uztartuko dituzte. Geltokiko koordinatzaile Katrin Guineak «burujabetasun ekonomikoko proiektuak bultzatu eta salmentari esker kultur jarduerak finantzatzea» dutela xedetzat esan digu, baita «gizarte-ehuna sustatuko duen ekimena eraikitzea» ere. Hain zuzen, gaur hasi eta igandera arte, Nafarroako III. Azoka Ekologikoa abian da autobus geltoki zaharrean.
Aparteko protagonismoa hartu zuen produktua tomatea izan zen Ordiziako Azokan Lierni Elorzak esan digunez. Aurtengo Azkoitiko lehen tomateekin etorri zen Joxe Mari Uzin Jack motakoa da eta 4 €/k salgai zen, nola ikusten duen aurtengo sasoia galdetuta «oso itxura ona du momentuan baina eguraldiak lagundu behar». Bestetik, Ataungo Arratienea baserriko Lurdes Zurutuzak ekarri du aire libreko lehen patata berria. 'Haziera hazi' ekimena ezagutu dugu bestetik. Hemengo haziak berreskuratzea edota galtzear daudenak biziaraztea dute helburu.