INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Mikel Epalzarekin euskal elizaren errola euskal gatazkaren baitan

    Euskal gatazkaren baitan elizak izan duen errola batzuentzat ezaguna da, besteentzat aldiz arrotza. Ipar Euskal Herrian lan handia egin izan dute eliza inguruko herritarrek, baita apaizek ere ihesean joandako lagunekin. Mikel Epalza egun Zokoako apaizak denak asko du esateko zentzu horretan. Berarekin hitzordua egin eta Jon Mikel Fernandezek elkarrizketatu du. ETAren amaiera iragan berri, aurrera begira ere jarri du apeza Fernandezek.

    44 min
  • Facebook kasua: eta orain zer?

    Kalegorrian magazinean teknologia tartea estreinatu dugu. Gaurkoan, Asier Errastik Facebook kasuaren nondik norakoak azaldu dizkigu, gertatutakoa sakontasunez aztertuta. Bestetik, isiltasuna sortzeko balio duen Muzo izeneko gadgeta ere deskubritu dugu, smartphonetarako oso erabilgarriak diren beste bi aplikazioekin batera. Datorren astetik aurrera entzuleen galderei ere erantzungo die Errastik. Beraz, anima zaitez twitterren #info7tekno traola erabiliaz zure galdera bidaltzen!

    24 min
  • Kontinente osoko itsas kultura Pasaiako Itsas Festibalean

    Europako ontzi tradizionalak ikusteko aukera egongo da ostegunetik astelehenera bitartean Pasaiako badian. Nazioarteko itsas topaketa ikusgarria izango da Itsas Festibala. Ontzi tradizional ezberdinak etorriko dira, tartean Amerikaren independentzia gerran laguntzeko frantsesek erabili zuten Hermione. Albaolako Mikel Leozek esan digunez, «ohartuko gara alboko herriak izanagatik ere, baserriekin gertatzen den moduan zein ezberdinak diren ontzi tradizionalak». Uretako jardunari, Pasaia osoan egongo diren kontzertu, artisau feria eta ekimen ezberdinak gehitu behar zaizkio.

    15 min
  • ANC: “Confiamos en que se den los pasos para hacer efectiva la República catalana»

    Arantxa Ureta, secretaria general de la ANC, recuerda que «el único presidente legítimo es Carles Puigdemont» pero añade que si Quim Torra da los pasos para implementar el mandato del 1 de Octubre la ANC estará a su lado. Asimismo, la entidad soberanista se muestra confiada en que la base independentista seguirá creciendo, «la ciudadanía ve que hace falta un cambio profundo».

    11 min
  • [TERTULIA] Pacto antiterrorista y situación de Lanbide

    Ainhoa Etxaide y Jon Iriarte nos han acompañado en la tertulia de hoy. Hemos hablado sobre la situación de los presos políticos y la reunión llevada a cabo ayer, jueves, en Madrid entre el Gobierno español, Ciudadanos, PSOE y  asociaciones de vícitimas y para tratar el pacto antiterrorista.  También hemos puesto el foco en el ámbito laboral tras la huelga llevada a cabo por los trabajadores y trabajadoras de Lanbide. ¿Quieren privatizar Lanbide?

    25 min
  • Igandean Herri Urrats Senperen. Aldarria eta jaia, biak modu alaitsuan

    Igandean 'Prefosta' lemapean Herri Urrats izango da Senperen. Urtero gisan, egun osoko egitarau aberatsa prestatu dute. Aurten, Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi kolegiora bideratuko da dirua. Eraikina txiki geratu zaie. Berezia ere bada aurten Seaskako Ikastolen aldeko festa. Berezia, hurrengo ikasturtean 230 ikasle gehiago izango dituztelako, baina Frantziako Gobernuak ez dietelako behar dituzten 25 lanpostuak betetzeko baimenik ematen. Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendariak, negoziazio horien nondik norakoak azaldu ditu.

    16 min
  • «Hezkuntza herriaren zerbitzura» jartzeko urrats ausarten beharra

    Asteburuan LAB Irakaskuntzak 30 urte betetzen dituela-eta ekitaldia egingo dute Usurbilen. Ziklo berri bat abiatzeko asmotik abiatuta, aurrera begira egiteko ildoei eutsiko diete. Urteurrena aitzakiatzat hartuta, egungo euskal hezkuntza sistemaren erradiografia egin eta dituen erronka nagusiak aletzeko solasaldi interesgarria egin dugu. Ibai Redondo, LAB sindikatuko Hezkuntza Politikako arduraduna; Eli Zubillaga, Sortzen Elkarteko koordinatzaile orokorra; eta Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiko koordinatzailea batu ditugu.

    51 min