INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • [TERTULIA] ¿Cómo se debe construir un relato?

    En el contexto de la resolución de las consecuencias del conflicto armado en Euskal Herria se habla cada vez más del relato, una cuestión en la que hemos querido profundizar con nuestros tertulianos Kizkitza Gil de San Vicente y Hedoi Etxarte. 

    28 min
  • Ekimen berrien hastapenak KoopFabrikaren baitan

    Ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituz, ekimen propioa martxan jartzeko KoopFabrikaren lehen fasea amaitu dute, formakuntzarena alegia. Orain, «lokatzetan aritzeko unea» da Amaia Oleaga tutoreak esan digunez. Proiektu bakoitzak lehen urratsak eman eta abian jar daitezen lanean hasiko dira aholkulariak alboan dituztela.

    7 min
  • Loka aldia hasi artean emankor izan ohi dira garai honetan oiloak.

    Negutegiko barazki eta lore berriak agertu badira ere baratze lanetan behar bezala hasteko giroak ez du laguntzen eta denbora aurreratu ahala kezka nagusitzen ari da. Landare postuak bere onenean, aldiz beharrezkoenak falta: giroa eta eroslea. Oiloen garai emankorrenean gaude. Leridatik ekarri dituzte eta gezurra badirudi ere araberako estalpean dauden gereziondoen lehen fruituak ekarri zituzten.

    10 min
  • Emakume palestinarrek pairatzen duten indarkeria ez ikusgarriaren lekuko

    Palestinatik itzuli berriak dira Igone Mariezkurrena kazetaria eta Irantzu Pastor argazkilaria. Palestinako gatazkak eta okupazio sionistak emakumeei eragiten dien indarkeria sotil eta ez ikusgarriak izan dituzte aztergai. Psikiatrekin, emakume preso ohiekin, senideak kartzelan dituztenekin, martirren familiarrekin elkartu dira besteak beste. Emakume indartsuak, familien zutabe direnak, gizonezkoen frustrazioa etxean ordaintzen dutenak eta aspektu askoz gehiagotaz solastu dute.

    43 min
  • Jokin Etcheverria: «Gaur egun punkia itxura baino sistematik at bizitzea da»

    muak.eus atari digital berria martxan da. Ezkutuko gaiak plazaratzeko sortzaile ezberdinen lanak plazaratzen ari dira. Jokin Etcheverriak 'Punk attitude' bideoa kaleratu du Azpeitiako 'Baserriko Ollaxkue Labien' taldearekin grabatua. «PUNK mugimenduaren inguruan bideo bat egiteko eskatu zidaten Muak.eus-etik eta pozik hartu nuen erronka, oso animatua» aitortu du Etcheverriak.

    13 min
  • Periferiak (eta II). Erditik ertzera dagoena

    Gizona zentroan dagoen momentutik daude periferian gainerako subjektuak, eta hiria modu batera diseinatu eta inguru batzuei baliabideak ematen zaizkion unetik geratzen dira beste batzuk bazterrean. Baina, nola bizi du periferiak bere izatea? Eta, ba al dago erditik ertzera doan hori desagertzerik, hots, muturrak berdintzerik? Alegia, lortu dezake periferiak erdigunea hartzea, bidean beste inor zapaldu gabe?  Ander Perez kazetariak periferien inguruan egindako erreportaje-saileko bigarren alea da hau. 

    17 min
  • Ikerketa geologiko garrantzitsuenak egin zituen Ramon Adan de Yarzak

    Bilbon 1848an jaio eta Arrasten 1917an hil zen Ramon Adan de Yarza geologoa. Oier Gorosabelek esan digunez, ikertzaile askoren iritziz, Euskal Herrian inoiz izan den geologorik garrantzitsuena da. Mundu mailan ere, XIX gizaldiko petrografo ospetsuenetakoa izan zen, eta espeleologia zientifikoaren aitzindarietako bat. Horren erakusgarri da, gaur egun ere, Euskal Herrian arlo horietan egiten diren ikerketa gehienak bere idazlanetan oinarritzen direla.

    13 min
  • Gure herriaren iragan sekretuak ezagutzeko Altzateko Jaunaren legenda

    Altzateko Jauna, eleberri dialogatua da eta gaia historiko-mitologikoa da. Liburu honetan Pio Barojak Euskal Herriari buruzko zituen ideia asko azaldu zuen. Pertsonaia nagusiari Xabier Letek abesti bat eskaini zion, "Altzateko Jaun". Joseba Aurkenerenak esan digunez, gure herriaren errealitatea, Altzateko Jaunaren arabera, neurri handi batean kristautasunaren eraginez, desegiten ari den pertsonalitate batena da.

    15 min
  • El Foro Social pide a «todos los agentes» que han vulnerado derechos «una lectura crítica, constructiva y compartida»

    El Foro Social Permanente ha organizado la jornada Hitzorduak bajo el lema "El DDR (Desarme, Desmovilización, Reintegración) aplicado al caso vasco; viabilidad y oportunidad". Agus Hernan portavoz del Foro Social afirma que «todos los agentes saben que la desaparición de ETA va a ser definitiva y concluyente» y añade que «estamos en un proceso de construcción para que la decisión final de ETA sea realmente una aportación a la convivencia en este país». Sobre el relato que tanto se menciona últimamente, el Foro Social defiende un relato «inclusivo» en la que todas las partes se sientan representadas.

    12 min
  • Cifuentes...«ze nezesidade?»

    Zertarako master bat faltsifikatu? «ze nezesidade» hori da Cristina Cifuentesen auziaz aditzen dugunean sortzen zaigun galdera, bere Madrilgo erkidegoko presidentearen kargua ari batetik zintzilik dago. Gertatutako guztiak  sormen-makina guztiak piztu ditu eta «katxondeoa» nagusi izan da han eta hemen. Cifuentesi egindako kantu ederrak errepasatu ditugu, anitzak eta umoretxuak denak: mexikana, regeaton eta rap doinuak....

    21 min